Alfonso Guilló González

Elgoibar (Gipuzkoa) (1953)

Biografia

Donostian jaio zen 1953an, baina beti bizi izan da Elgoibarren. Aita katalana zen, baina ez zuen ezagutu, bera jaio aurretik hil zelako. Ama Donostiarra zen, baina amaren ama elgoibartarra; hala ere, birramama Medina de Pomarrekoa zen eta, beraz, euren etxean ez zen euskararik egiten. Elgoibarko Aita Agirre eskola nazionalean ibili zen 9 urtera arte; handik Eibarko La Salle ikastetxera joan zen eta 16 urterekin magisteritza ikastera Donostiara. Elgoibarko ikastolan lan egiteko proposamena egin zioten eta euskaraz ikasteko konpromisoa hartu zuen. Bere kontura hasi zen euskara ikasten Oñatibiaren "Euskera irrati bidez" metodoarekin eta udara bat Azkoitiko Aitolazar baserrian pasa zuen, euskalduntzen. 19 urterekin hasi zen lanean Elgoibarko ikastolan eta bertan lan egin zuen erretiroa hartu arte. Zuzendari kargua ere izan zuen hasierako urteetan. Oso gazterik hasi zen lagunekin musika jotzen eta 16 urterekin "Expresión sonora" taldea sortu zuen beste hiru lagunekin batera. 1971n "Koska" taldea sortu zuten, euskaraz abesten zuen lehenengotako rock taldea izan zena. Bi diska ere kaleratu zituzten, lehenengoa 1976an eta bigarrena 1979an. 1985ean desegin zen taldea. Hala ere musika jotzen eta sortzen jarraitzen du oraindik ere Alfonsok.

Zintak

KodeaDataProiektua
EGB-109 2022 Euskararen historia soziala Elgoibarren

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Baserritarrei irainak gaztelaniaz ez jakiteagatik Bideoaren ikonoa
2 Musikarekin oso lotuta Bideoaren ikonoa
3 Euskara Radiofonikoarekin euskaraz ikasten Bideoaren ikonoa
4 Aittola-Zar baserrian euskara ikasten I Bideoaren ikonoa
5 Euskara ikasteko metodologiak Bideoaren ikonoa
6 Aittola-Zar baserrian euskara ikasten I Bideoaren ikonoa
7 Expresión Sonorako abestiak, gaztelaniatik euskarara Bideoaren ikonoa
8 Koska taldea: kantak, hitzak... Bideoaren ikonoa
9 Euskal musikaren panorama aldatzen hasi zen Bideoaren ikonoa
10 Koska taldea: taldekideak Bideoaren ikonoa
11 Expresion Sonora: taldekideak, lehenengo kontzertua Bideoaren ikonoa
12 Expresion Sonora: bertsioak ingelesez Bideoaren ikonoa
13 Expresion Sonoraren fama Bideoaren ikonoa
14 Koska musika-taldearen hitzak, euskaraz Bideoaren ikonoa
15 Euskal musikaren zentsura Bideoaren ikonoa
16 Musika jotzeko karnet bat behar zen Bideoaren ikonoa
17 Jendearen harrera, euskaraz jotzeagatik Bideoaren ikonoa
18 Koskaren ondoren sortutako taldeak Bideoaren ikonoa
19 Rock-a ez zen euskal musikatzat hartzen Bideoaren ikonoa
20 Elgoibarko ikastolako hasierako irakasleak Bideoaren ikonoa
21 Elgoibarko ikastola: kokapenak Bideoaren ikonoa
22 Elgoibarko ikastola eta gurasoen inplikazioa Bideoaren ikonoa
23 Elgoibarko ikastola eta elizaren laguntza Bideoaren ikonoa
24 Elgoibarko ikastolako lehenengo zuzendariak Bideoaren ikonoa
25 Aubixako aterpetxea Bideoaren ikonoa
26 Aubixako aterpetxea: helburua Bideoaren ikonoa
27 Lehenengo hitza beti euskaraz Bideoaren ikonoa
28 Ikastolako liburuak, hasieran gaztelaniaz Bideoaren ikonoa
29 UNED-eko euskarazko ikastaroak Bideoaren ikonoa
30 Kilometroak 1996 Elgoibarren Bideoaren ikonoa
31 Elgoibarko ikastolagatik lan egindakoak Bideoaren ikonoa
32 Euskalduna sentitzea, euskara gaztetan ikasita Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia