Carmelo Bilbao Aretxabaleta
Markina-Xemein (Bizkaia) (1945)
Biografia
Markinan jaio zen, kokoteak egiten zituzten gozotegi batean. Bederatzi urte zituela, ama hil zitzaien eta etxeko negozioan lanean hasi behar izan zuen. Eskola nazionalean ikasi zuen 14 urtera arte. Zesta-puntan jokatzen zuen eta 16 urterekin Mallorcara joan zen jokatzera eta, bide batez, han soldaduska egitera. Hemezortzi urterekin Markinara bueltatu zen, baina Ameriketara jokatzera joateko kontratua egin zioten. Pneumonia baten ondorioz, pilota utzi behar izan zuen eta Elgoibarko Danobat lantegian hasi zen lanean. Baina lanean hasi eta hilabete gutxira Ameriketara bueltatzeko aukera eman zioten, pilotako epaile bezala, eta hara joan zen lantegian baimena eskatuta. 1973an Etxepe lantegia sortu zuen beste zenbait bazkiderekin batera. Lantegian euskararen aldeko apustu handia egin izan dute sorreratik. "Elgoibarko euskararen historia soziala" proiekturako egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MAR-120 | 2022 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane AgirrebeƱa - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute