Sebas Larrañaga Uriguen
Elgoibar (Gipuzkoa) (1956)
Biografia
San Bartolome kalean jaioa. Gurasoak ere elgoibartarrak zituen, baina aitaren aldeko aitona azkoitiarra zen eta amaren aldekoa, berriz, ermuarra, `Etxegiña´ bertsolaria, hain zuzen ere. Herriko eskola nazionaletan ikasi zuen. Elgoibarko lehenengo umeen dantza-taldeko kide izan zen eta gerora irakasle ere bai Elgoibarko Izarrako dantza-eskolan. Saltsa askotan sartuta ibili zen gaztetan: dantzan, antzerkian, abesbatzan, "Juventud elgoibarresa" taldean... Aubixa aterpetxea sortu zenean, lehenengo txandetako begiralea izan zen. Euskaraz alfabetatzeko hainbat ikastaro egin zituen eta D titulua ere atera zuen Bergarako UNEDen. Maisutza industriala ikasi zuen Eibarko Armeria eskolan, baina, Aubixan umeekin ibili ostean, irakasle sena piztu zitzaion eta Magisteritza ikasi zuen Donostian. Ikasketak bukatzeko urtebete falta zitzaiola Elgoibarko ikastolan hasi zen lanean eta bertan lan egin zuen erretiroa hartu arte. Elgoibarko euskararen historia soziala jasotzeko proiekturako egin zitzaion elkarrizketa, Itziar Agirregomezkorta emaztearekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-105 | 2022 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane Agirrebeña | ||
EGB-106 | 2022 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane Agirrebeña | ||
EGB-141 | 2023 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane Agirrebeña | ||
EGB-142 | 2023 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane Agirrebeña |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute