Itziar Agirregomezkorta Laka

Elgoibar (Gipuzkoa) (1956)

Biografia

Elgoibarren jaioa, zortzi anai-arrebatatik seigarrena. Aita elgoibartarra zen, Unastegierrota baserrikoa, eta ama, berriz, debarra, Irarrazabal baserrikoa. Gaztelaniaz ikasi zuen Aita Agirre eskola nazionalean, baina oso umetatik eskolaz kanpoko euskara-klaseetara joaten hasi zen. Nerabezaroan, euskal kontzientzia piztuta, Elorra dantza-taldean hasi zen dantzan eta gerora umeei dantzak irakasten ere jardun zuen. Euskarazko kantak abesten zituen abesbatza batean ere parte hartu zuen eta baita euskarazko antzerkiak egiten ere. 15 urte ingururekin hasi zen gau-eskoletan euskaraz alfabetatzen eta gerora UNEDera joan zen, Bergarara, lehenengo D eta geroago B tituluak ateratzera. Idazkaritza ikasketak eginak zituen eta denda batean lanean zebilen, ikastolan gurasoentzako euskarazko eskolak ematea eskaini ziotenean. Hasieran bi lanak egiten bazituen ere, gerora denda utzi eta euskara irakasten jarraitu zuen, lehenengo gau-eskoletan eta gero, euskaltegiak sortu zirenean, hasieran urtebetez AEKn eta, ondoren, Udal Euskaltegian. Laneko azken urteak Udaleko Euskara Sailean teknikari eta trebatzaile lanetan egin zituen. Elgoibarko Izarrako kide aspalditik, BARREN aldizkariaren sorreran eta zuzendaritzan ere aritutakoa da.

Zintak

KodeaDataProiektua
EGB-104 2022 Euskararen historia soziala Elgoibarren
EGB-106 2022 Euskararen historia soziala Elgoibarren

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia