Andres Alberdi Gorostiaga

Getaria (Gipuzkoa) (1950)

Biografia

Getarian jaio zen 1950ean. Gurasoak ere biak getariarrak zituen. Herrian bertan ikasi zuen umetan, baina 11 urterekin Saturrarango seminariora joan zen eta handik Donostiakora ondoren. Seminarioan euskaraz alfabetatzeko aukera izan zuen Juan Mari Lekuonari esker. Filosofia ikasketak amaitzera Erromara joan zen eta, han zegoela, Elgoibarko ikastolara lanera joateko proposamena egin zioten. 1973an hasi zen Elgoibarko ikastolan lanean. Bi urteren buruan soldadu joan beharra izan zuen. Itzultzean, 1976an, ikastolako zuzendari izendatu zuten. Euskaraz alfabetatzeko gau-eskolak ere eman zituen sasoi horretan. 1980an Elgoibarko institutura pasa zen eta bertan lan egin zuen erretiroa hartu arte. Mintegi bat sortu zuten eta DBHrako eta Batxilergorako Euskara eta Literatura ikasgaiko hainbat material sortu zuten 1985etik aurrera. 1991-92 ikasturtetik 2011ra bitartean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko EIMAn ere egin zuen lan. 2018an euskaltzain urgazle izendatu zuten.

Zintak

KodeaDataProiektua
GET-035 2022 Euskararen historia soziala Elgoibarren

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Getaria, herri euskalduna Bideoaren ikonoa
2 Bi eskola zeuden Getarian eta biak euskaldunak Bideoaren ikonoa
3 Saturrarango seminarioan euskaraz ikasi zuen I Bideoaren ikonoa
4 Euskalki ezberdinak seminarioan Bideoaren ikonoa
5 Erromatik Elgoibarko ikastolara Bideoaren ikonoa
6 Elgoibarko ikastola: testuliburuak Bideoaren ikonoa
7 Getariatik Elgoibarrera: euskararen egoera eta erosteko ahalmena Bideoaren ikonoa
8 Elgoibarko euskalkira moldatzen Bideoaren ikonoa
9 Galdutako euskal hiztunen belaunaldia Bideoaren ikonoa
10 Elgoibarko ikastola: kooperatiba Bideoaren ikonoa
11 Elgoibarko ikastolaren eraikin berriaren bultzatzaile nagusiak Bideoaren ikonoa
12 Gau eskolak Elgoibarren Bideoaren ikonoa
13 Elgoibarko ikastolaren eraikina Bideoaren ikonoa
14 Ikastolako metodologiak Bideoaren ikonoa
15 Aubixako aterpetxea Bideoaren ikonoa
16 Bailarako institutuak euskalduntzen Bideoaren ikonoa
17 Euskara irakasgai bezala Bideoaren ikonoa
18 Elgoibarkoa institutu "pilotua"; hizkuntza-ereduak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 Euskarazko testuliburuak sortzen Bideoaren ikonoa
20 Ikastola eta elizaren laguntza Bideoaren ikonoa
21 Euskararen zabalkundearen motorra falta da Bideoaren ikonoa
22 Gaur egun euskarak ez du eremu zehatzik Bideoaren ikonoa
23 Elgoibarko eta Getariako hitanoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia