Getaria (Gipuzkoa)

Elgoibarkoa institutu "pilotua"; hizkuntza-ereduak

Elgoibarkoa institutu "pilotua"; hizkuntza-ereduak <p>1979an, Eusko Kontseilu Nagusiaren baitan hainbat eskola eta institutu euskalduntzeko urratsak eman ziren. Mari Karmen Altzueta eta Xabier Mauleon ibili ziren zeregin horretan. Elgoibar, Hondarribia eta Hernaniko zentroak, institutu "pilotu" izendatu ziren eta ordutik irakasle berri guztiek gaztelaniaz gain euskara ere jakin behar zuten. Institutuan hasieran hiru ereduak zeuden: A, B eta D.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-035-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1979an, Eusko Kontseilu Nagusiaren baitan hainbat eskola eta institutu euskalduntzeko urratsak eman ziren. Mari Karmen Altzueta eta Xabier Mauleon ibili ziren zeregin horretan. Elgoibar, Hondarribia eta Hernaniko zentroak, institutu "pilotu" izendatu ziren eta ordutik irakasle berri guztiek gaztelaniaz gain euskara ere jakin behar zuten. Institutuan hasieran hiru ereduak zeuden: A, B eta D.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Hor Elgoibarko institutuak, gaiñera, suertia izan zuen. Garaitsu horretan, 79an, sortu zan hemen artian ez Eusko Jaurlaritza baizik eta Consejo General eztakit-zer –holako izen bat zuan– eta horrekin batera hasi zan “euskal” ikuspuntutik eskolak eta institutuak montatzen. Eta hemen bi pertsona ibili ziran nahiko fuerte, apustua egin zuten Donostia aldian honeako, eta izan ziran Mari Karmen Altzueta eta Xabier Mauleon. Eta habek ez dakit berez ze entidade administratibo –ze izen– jarri zioten, baiña Gipuzkoan Elgoibarko, Hondarribiko eta Hernaniko institutuak nolabait ere “instituto piloto” modura izendatu zituzten. Eta horren bidez aukera zegoen ez bakarrikan euskera emateko, baizik eta irakasle berriak –ze zeudenak hantxen zeuden, plaza eurena zutelako–irakasle berri hoiek ekartzerakoan, danak euskaldunak izatea. Nolabait ere eskola edo instituto pilotuak zirenez, ba, irakasle guztiak bi hizkuntza jakin behar zuten, irakasle berri guztiek bi hizkuntza jakin behar zuen. Eta hor ya hasi zan gurpilla... Eta harrazkero ya Elgoibarko institutuan ez det uste irakasle erdaldunik sartuko zanik. Beharbada asignatura batean edo bestean, baiña ez, hori jarri zan baldintza modura. Eta urte gutxitan Elgoibarko institutuak ikastola baten martxa eta modua hartu zuan. Klaro, ikastolan danak zian D eredukoak, institutuan hasieran hiru ereduak zeuden: A, B eta D. D eredukoak gehienbat ziran ikatolako ikasleak, Mendaroko eskolako ikasleak –berez euskaldunak zirelako–; gero zegoen B, gehienak ziran familia euskaldunetakoak, baiña edo ikasiyak Pilarren edo Muguruzan eta abar; eta besteak ziran erabat erdaldunak, ba, aukerarik izan ez zutelako ta hoiek A. Eta gure lana izaten zan –hola globalki esanda– D eredeukoak aber ateratzen zuten EGA institutualdia bukatu ondoren eta besteak minimoki ea euskeraz hitz egiteko aiña ekartzen genituen aurrera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia