Marijo Garmendia Txapartegi

Tolosa (Gipuzkoa) (1962)

Biografia

Tolosan jaio zen. 12-13 urte zituela, Elgoibarrera joan ziren bizitzera. Aldaketa handia izan zen berarentzat. Ordura arte euskaraz egiten bazuen ere, Elgoibarren gaztelania nagusitu zitzaion. Ikasketa guztiak gaztelaniaz egin zituen eta amarekin bakarrik erabiltzen zuen euskara. Ikasketak bukatu ostean, euskara ikasten hasi zen Elgoibarko Udal Euskaltegian eta hilabete batzuen buruan atera zuen titulua. Euskararekiko kontzientzia hartuta, ordutik euskaraz bizitzen saiatu izan da eremu guztietan. 1984an Elgoibarko Zazpiki irrati librea martxan jartzen parte hartu zuen. Garai hartan Psikologia ikasketak egiten ari zen Donostian eta asteburuetan, herrira itzultzean, pare bat irratsaio egiten zituen. "Elgoibarko euskararen historia soziala" proiekturako egin zitzaion elkarrizketa.

Zintak

KodeaDataProiektua
TOL-085 2023 Euskararen historia soziala Elgoibarren

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Tolosatik Elgoibarrera aldatzean, euskara alboratu zuen Bideoaren ikonoa
2 Euskaltegira joan eta euskararekiko kontzientzia piztu Bideoaren ikonoa
3 Zazpiki irratiaren sorrera I Bideoaren ikonoa
4 Zazpiki irratian egiten zituen saioak Bideoaren ikonoa
5 Elgoibarko institutuan lanean; Euskara mintegiko kideak Bideoaren ikonoa
6 Zazpiki irratiaren sorrera II Bideoaren ikonoa
7 Umeekin egiten zuen irratsaioa Bideoaren ikonoa
8 Irrati libreen mugimenduaren testuingurua Bideoaren ikonoa
9 Borondatezko lana Zazpiki irratian; euskararekiko jarrera Bideoaren ikonoa
10 Gaztetxearekin harremana; diru-iturriak Bideoaren ikonoa
11 Donostiako giroa ikasle sasoian Bideoaren ikonoa
12 Euskara galdu eta berreskuratu duen euskaldun zaharra Bideoaren ikonoa
13 Euskara, identitateren ezaugarria Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia