Ondarroa (Bizkaia)

Ondarroatik Markinara ikatza garraiatzen

Ondarroatik Markinara ikatza garraiatzen Bere aititak Ondarroatik Markinara itsasoz heldutako ikatza eramaten zuen behia kargatuta. Hortik ere diru apur bat lortzen ei zuten. Auzoko asko arrain-fabriketara joaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-010-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere aititak Ondarroatik Markinara itsasoz heldutako ikatza eramaten zuen behia kargatuta. Hortik ere diru apur bat lortzen ei zuten. Auzoko asko arrain-fabriketara joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bizitza gogora. Hasierie, osake, hasierie porejenplo ba gizonak be osake, nire atxitxek-eta bolantiaz ganauekin juten zin iketza eruten Ondarrutik iketza Markiñara-eta eruten, ta esaten eban tente lo, behidxen atzetik tente lo. Ta estutasune pasau eben ordun be. Diru apur bet orduntxe esku artin ein ta harek gizonezkuk biharrera juteko, amak esaten eban: "Jo ta apurtu gerridxe ta zerin bedarrak ebai ezinda". Ta negu izen ei zen ona, espeziala ordun, holako negu epel-epela ein ein zeban ta bedarra etor zinin honarte, sagar-arbolak be danak tapaute, ta bedarra ebai biher ta bedarra ebai biher, ta zozer. Ta gero hasi ba behin hasittekun bakizu.
- Ekarten biene iketza Ondarrutik Markiñera zer zan, barkuen ekartzen biena?
- Barkutik ekarten eben, bai.
- Markiñera zetako ba iketza?
- Ba nonora osake erungo eben, porejenplo erute eben horra karmeliteta-edo, ez dait nora eruten eben.
- Ta zetako ba?
- Ba sue eitteko! zetako biher izengo eben ba? sue eitteko, iketzak gastaten eben harek karmelitak be. Goikuk ez daitz, baiña behekuk be bai ta bai iketza ez dait nik, behintzat bakitz kargeten ebena, haidxe esaten eben-ta. Bolantie euken haundidxe eta ganauekin haradxe juten zin, juten ei zin, ze nik ez neban ikusi-ta. Hantxe diru apur bat eta bakizu. Ordun ondio Ondarrun be arrastreruk baeuezen, baiñe gero urtietan egon zinin bestik eta arraiñik be ez dait ba nik, hainbeste hainbeste pagaten zanik edo ez dait nik. Antxoa sasoien-eta bai erosten zin, ta gero bakizu, askok antxoatan be juten zin antxobiei antxoai buru kentzen-ta, niri neuri ez gasten gertau izen, baiña han auzokuk-eta juten zin. Bai, diru apur bat eitteko eta erropak-eta eitteko-ta, antxoa denporan juten zin, bai juten zin.
- Zuen familidxe itsosora ez zan jun sekule? Portuko biherretan-edo?
- Ez. Bai semi, semi ibil zen, semik eitten eban estudidxau ta portun, portun kamionak kargau gero ta estudidxau ta horretan ibili zen. Mekaniko ibil zen estudidxetan eta horreta ibil zen bai, estudidxau be bai ta biharra be bai, bidxek.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia