Anaia, "Santa Ana" zestalaria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-010-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere anaia zestalari profesionala izan zen, "Santa Ana" izena erabiltzen zuen, jaiotetxekoa. Argoitia izan zuen irakasle. Kirol garestia zen, baina handik eta hemendik lortzen zuten beharrezkoa. Arropak Terek josten zizkion. Bere senarraren anaia era pilotaria zen.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 15a
- Iraupena: 0:03:17
- Erref: OND-010/013
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota
Transkripzioa
- “Santa Ana” pelotari oseake. Ixena “Santa ana” de hecho, etxian ixena ipiñi otsen. Eta urteten dau ordenadorin, esan ostan /esastan/ lehengusiñik urteten dabela, zerin, ze ixeten da hori? ordenadorin, baiñe... hamen ez dakau on, Interneten urteten dabela.
-Zela hasi zan zure nebia pelotan? ze hasi zan pelotan umetan zure nebie?
-Ez, ume-umetan be ez zan hasi, gerotxua hasi zan. Ta ondo, osake gorputz ona eukela ta ikesi leikela, aitte be enpeiñau ein zen. Markiña juten zan Argoitiana eta baietz, ein leikela, pelotaixe ixan leikela ta segiuteko, eta halantxeik ba segidu. Baiñe ha gazte-gaztetaik nahi dotsut esan ez zan, nahi dotsut /nahitsut/ esan, ha afiziñoi ez eukan. Bera bera izengo zan berez izen bazan, mekaniku edo pilotu edo halako gauza, osake zera izengo zan.
- Argoitiagaz ikasi ban?
- Argoitia zan, zera, entrenadori.
- Eta ze ibiltzen zan ba, parejaka olgetan edo bakarrik edo?
- Kineletan jokatzen dabe zerin Ameriketan, baiñe gero parejan. Baiñe kinieletan irabazten dau horrek gehixen bat, dirurik gehixen kinielatan irabazten dabe.
- Zure etxin eon zan diroik zestak erosteko edo baten batek emoten otson ?
- Bai eoten zan eta ez pentsau, kostaten zan koastaten zan ajentzixati ordun. Pentsa, handik eta bera ein arte apur bet, bai.
- Karue da-
- Bai, gero ta karua, nik pentsaten dot. Erropak be neuk josten neutzazen, baiñe behintzat ein gentsan ahalegiñe.
- Zapatillak be emon eitten otsezan ala?
- Ez, ez, erosittakuk zapatillak-eta.
- Zuek parakien jente asko ibiltxen zan zestan, ezta?
- Bai, Berritxun-ta. On be famauek daz Berritxun. Bereziartua-edo ez dai zein dan famaue da, ontsungun be periodikuk ekarri ban. Eta ostabe da kanpeonatu pentsaten dot Jai Alain, Biolbon dauela pentsetan dot kanpeonatu. Eta gero beste bat, familixan zan nire gixonan anaxi pelotarixe eta ha bai, gazte-gaztetatik hasittaku zan, ha be pelotarixe, Aranbarri pelotarixe. “El Cuervo” esaten otsien Markiñen, Markiñako mota bat da hori eta Deba ezkondu zan “Txapaztanekuaz” eta hil zen bera , iez hil zen bera. Ni baño hiru hilebete zaharra. Bai hil zen bera.
Egilea(k): Aitor Larrañaga (Ondarroa BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!