Zaldibar (Bizkaia)

Pilota txapelketak elizpean

Pilota txapelketak elizpean <p>Gehienetan elizpean egiten zuten pilotan. Txapelketak ere jokatzen zituzten bertan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAL-013-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gehienetan elizpean egiten zuten pilotan. Txapelketak ere jokatzen zituzten bertan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Elkarrizketatzailea: Frontoia?
-Jose: Frontoie bai, librie
-Juan: Librie, gero zerrau eben
-Jose: Gero ein eben /eiben/ barrixe. Ta gero elizpie.
-Juan: Pelotan elizpan eitten zan.
-Elkarrizketatzailea: A bai?
-Jose: Partiduek… kanpeonatue be jokatzen zan hor.
-Elkarrizketatzailea: A bai e?
-Juan: Hor elizpan ondo eitten eben batzuek. Juanito ta
-Jose: Bai, Juanito ta… baitte hau, Garita Pedro onena zoan.
-Juan: Bai, ona.
-Jose: Ona. Baiñe asko daz e? […] ta, onak! Rafael ta, onak asko daz hor. Bankupien sartu ezkeo ba pelotie gatxa da atatzie. Baiñe hor pelotan eitten zan… bueno! Honek Marzelo Txopenak ta Gregorio Zapaterue ta… horrek pelotan be […] horrek neusixek, horrek gizonak beiñe… urtiekin. Baiñe izerdialdixe atatzen eben hor.
-Juan: Gu mutikotxuek, gu begire. Mutikuek… Bai, bueno, gu mutikuek ta harek berrogetaka urtiekin e?
-Elkarrizketatzailea: Eleizpean?
-Jose: Bai.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia