Alejo Ugarte Moiua
Oñati (Gipuzkoa) (1907-2003)
Biografia
Olabarrieta auzoko Urraburu baserrian jaio zen 1907an. Aita Urraburukoa bertakoa zuen eta ama Berezao auzoko Mendikua baserrikoa. Olabarrietako eskolan, Santa Marinan eta maristekin Unibertsitatean ikasi zuen. Kartzelan zegoela, merkataritza-agente ikasketak egin zituen. Gurdiarekin edota astoarekin Errotabarriko garia eta irina garraiatzen urtebete ibili eta gero, parrokiako sabaiko harriak garbitzea izan zen bere lehenengo lana kalean. Gero Legazpiko Papeleran jardun zuen gerra hasi arte, eta gerra ostean beste lau urte. Kartzelako ikasketez baliatuz, Papeleratik irten eta eraikuntzarako materiala saltzen ibili zen jubilatu arte. 1944an ezkondu zen Garagaltza auzoko Kurpide baserriko Luisa Ojangurenekin. Gregorio Lizarralde "Kaporekin" batera egin zitzaion elkarrizketa 1997an.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-020 | 1997 | Oñatiko Ahozko Ondarea | Jerardo Elortza | ||
ONA-021 | 1997 | Oñatiko Ahozko Ondarea | Jerardo Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute