Oñati (Gipuzkoa)

Alejok presoak libratu zituenekoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Beraiek presoak ondo tratatzen zituztela diote. Alejok berak, -UGTn agintea zuen orduan-, bi Olabarrietar atera eragin zituen herriko espetxetik.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

A: Pentsa eizu, horreik zenbateraiñokuak izan diran; guk ez dogu balixo izan palabra txar bat iñori zertzeko, ez belarrondoko bat emuteko eta Erle eta nola "un poco" biolentuak ziran esaten notsan Erleri "kuidao gero, e?", hemen ejenplua emun bi(har) xuagu bai, eta hemen ez ezer in, eta... Neri zer pasau xatan esan leke? Neri?
-Bai.
A: Ba horreik bi behintzat neuk salbau nittuan, aittu? Kulparik ez eukeiñak. Bat, armakin ibilli zirala, ez dakit nun ibilli zirala eta Olabarretako Fernanduenian, eta Fernandon etxera fan ziran eta ez zittuein topau, armak han egon bihar euein ba ez zittuein topau, baiña nik banekixen nola hango gizona basuan zan eta ezeren zerik ez eukana eta anaiari esan notsan, Legazpira fan kotxiakin eta hi etorri hari, anaia larri xabillei eta halaxe Don Bixente medikuakin eta osasun gutxikua zala eta gaiñera nola gekixen geuk ezertan interbeniu ez ebena, ba libre itxi geben, aittu? Beste bat, berriz, Olabarretako orduan Aiuntamentuan euena edo zera zan, Zelabarrengo Esteban, edadekua.
-Konzejala?
A: Konzejala izan bihar zan, bai. Ha, Txoriñenera etorri nintzan sarri eta Txoriñeko Triñikin orduan nik zer haundixa neukan eta Triñik negarrez esan nostan: "zu, Zelabarrengo Esteban be zertu daue, baiña zeatik?" "Zeatik ez dakit ba", neuk zerien, baiña neu Olabarretakua eta neri kasorik in barik, oseake neu UGTian ia jefe moduan egon eta kasorik in barik, e, gizona zertu? Eta Txoriñeko gizonari esan notsan: "Kendu bizarra". Illunkarako bederatzixak aldera illunduta euen eta bizarra kendu eta aittak, Triñin aittak, oso zera zan, ha be deretxakua eta nerbiosua baiña, harek esaten nostan: "Hi haizen mutilla izanik, koño, alde horretako jentiakin zela trataitten dok?" esaten nostan.
-Horreik nunguak ziran, Meltxiorrenak edo nunguak ziran horreik, Olajanguak, edo?
A: Zeintzuk?
-Trini eta honeik?
A: Triñi, Meltxiorrena gizona, nere laguna, ezkondu zan gero harekin.
-Eurak nunguak ziran izatez horreik, Trini ta?
A: Meltxiurrenak, gizona. Triñi ta, bera Txoriñekua bertakua, barberixia eukana, zuek ez zeuen ezagutu, oin bizikletak badagoz ba? Haxe.
-Baiña Olabarretakin zerikusiren bat ez eukein horreik?
A: Olabarretakin ezkondu in zan, ezkondu nere lagunakin. Eta orduan esan notsan: "Bueno, kendu bizarra eta bizarra kendu eta segittuan fango naiz Aiuntamentura". Aiuntamentura fan nintzan eta egozen bi, Gomendio eta Anjel Iturmendi, eta "Anjel, hi, ze pasaitten dok, hori deteniu in dozuela, eta zer pasaitten dok horrekin? Zer, juntan batzuk ingo (di)ittuela, eta... Tira, tira, tira, neu desakreditau besterik ez naizue in, garixa be ebateko xakok, andria eta bixak xagozak bakarrik, aittu? Eta hori ez dok zera, horregatik bakarrik bada, hori gizona kanpora urten bihar xok".
"Oin behintzet, illunduta ta"... "Ez, ez, bixar hamarretarako egon dailla etxian", aginddu nosten -orduan geuk be aginttaria geukan, e?-, "Hamarretarako etxian egon dailla". Eta, halaxe, hurringo egunian, aitta eta bixok burdixa ifiñi eta ganauakin Maizteisorora, Zelabarrenetik pasau bihar geben eta ikusi neben Maria itturrittik etorrela, andriori, eta itxain, mailla bi egozen eta mailla bi hareittan; bixan bittartian aitta bialdu eta etorriko naiz segittuan, itxain eta Maria negarrez hasi xatan eta, "Maria, ez in negarrik, e -esan notsan-. Hamarretarako etxera etorten ez bada, abixau neri, neu fan eta ekarriko dot". Pentsa eizu gu zelakuak giñan, e?, gizonak.
Eta halaxe gizona etxera zertu zan, etorri zan, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia