Oñati (Gipuzkoa)

Tiratzaile ona

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bai tiroan eta bai fortifikazioak egiten ona omen zen Alejo. Bilboko Burdinazko Gerrikoa ikustera ere joan zen. Elgetako frontean, hegazkinen kontrako borroka gogorra izan zuten. Villarrealen ere egon ziren frontean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baiña hori hasieran oinddiok, ez? Hori hasieran, urrixan, oktubre kontua izango da, ezta? 36xan oinddiok, Oñatittik fan eta handik hamabost egunera edo hiru bat astera?
A: Gerotxuago.
-Baiña gabon aurretik.
A: Abanzia hasi euen zerien bai, eta...
-Baiña Abanzia izan zan hurringo urtian, izan zan 37ko apirilliaren leheninguan, batian, handik hor geldik egon zan, ba, bost hillabete edo egon zan geldik.
A: Ba, orduan, gero etorri ziranian abanzian gu geontzen fortifikauta. Estado Mayorrak felizitau in nindduan ni, hiru lekutan behintzat, ideak neukan ta, ba, fortifikaziñuak itteko zerian.
-Elgetan?
A: Elgetan, hau zer hau, Plazaola, eibartarra Joxe eta Txaketua ez jakiat ez zan bestia, eta gu konpaiñia, konpaiñia ez, sekziño bat geontzen frentian aurreratuta, abanzadilla, eta abanzadilla nola geontzen, atzera botaten zittuein kaiñonazuak, patata zuluak letxe danak indda, eta harek salbau gindduan, eta guk oinddiok behetik gora Bergara aldetik bai...
-Uberatik?
A: Nik instruziñuak emunda neukan: "Bueno, parian dauenari ez zertu, aldamenetakuairi zertu, pagostetik pagoste bai, aldamenetakuairi tiratu". Ni oso tiradore ona nintzan, Sarasketa eta danairi kenduta neukan tiroplatuak. Fortifikaziñuak itten ta, ba, artia neukan eta hiru lekutan zertu nindduain, felizitau nindduain. Eta bialdu nindduain, gaiñera, gero, zera, Bilboko zera ikustera, aittu? Garaikoetxeak inddakua, bialdu nindduein bai, eta "que estaba fatal". "Todo lo contrario" esan nosten nik hareiri.
-Goikoetxea.
A: Goikoetxea edo Garaikoetxea, bai.
-Burdiñazko gerrikuori, zintturoiori.
A: Eta "todo lo contrario" euela, "todo lo contrario", zerian, han euela, fortifikaziñuak indda. Eta hala gero ni, ba filtrau ziela zeretik, hor Aramaixo aldetik edo filtrau ziela aurrera bai, eta erretiradia, eta mekauen, negar eta danak in gittuan, e? "Erretirau? Fazistia xatok, baiña! Erretirau zela, baiña?" Eta guk gura geben "frente a frente" hilttia, ez hola. Azkenian Elgeta aldera, Elgetara pasau giñan eta handik Eibar aldera eta gero erretiradia horkua zertu zan, eta hor, hiru egunetan etorri ziran abionak, baiña laister akordau ziren, e? Dale! Muturrera, muturrera! Eta akordau ziran hanka itten hasi ziran zerien, abionak etorri eta bonbardeaitten han, Bergaran hori, e? Bergarako abanzian, hiru egunetan, eta bittan edo laiñuak edo zertu zan eta gero erretiraitteko zertu oskuein guri. Eta gu berriz, ba hortxe hiltteko konforme, koiño! "A luchar"! Arrazoia xakuagu bai eta hiltteko zer hori, hiltteko.
A: Azkenian, zer pasau xatan badakitzue Elorrixon nenguela? Bueno, hori esatia be, kasi-kasi. Baiña esan nostain lagunak, horixe bistia! Hik, Nafarreten akordaitten haiz? Desbandadia euenian, hik, nola esan nostan: "Alejo, hemen, hemen eta hemen". Honek nola ekixen nik ondo tiraketan nebena, eta han desbandadan, baiña nik ezin, eguzkixakin ta ezin zertu! Aittu? Nafarreten eurak goittik behera, baiña gero bai, gero ametrailladoria betik ixilketan neben nik, aittu? Ametrailladoria betik ixilddu!
-Orduan Villarrealen be egon ziñain.
A: Villarrealen be bai. Villarrealen e...
-Nafarrete aittatu dozunien...
A: Villarrealen gu goittik behera jaitsi giñen, aittu? Eta bertara eurak egozen lekura. Eta gero atzera erretirau in bihar izan geben zerien.
-Hori ze izan zan, abenduan ezta? Ointxe...
A: Ez dakit noiz. Bai, alkarrekin gintzuan zerian...
-Egun honeittantxe hirurogeta bat urte.
G: Bai, bai, egun honeitxek.
-Hirurogeta bat urte ointxe, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia