Oñati (Gipuzkoa)

Parrokiako harriak bistaratzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Nahikoa denbora pasatu zuten parrokian lanean. Sabaiko harriei pintura kentzen ibili ziren, harriok bistaratzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Parrokixan zenbat denpora ibilli ziñain gutxi gorabehera?
A: Ez neke esango zenbat, baiña bastante zerian, garbiketan. Ibilli geben jefe Olaako gizona, "Gorri" esaten otsaiña edo ibilli geben. zerien.
- Eta zer zan, hargiña edo igeltserua, edo...?
A: Ez, ez, ofiziala ez zan ha be, ha be zan gure moduko zera.
- Eta hori, zenbat urte eukiko zeuen zuek orduan, Parrokixan ibilli ziñaiñian?
A: Ez dakit ba zenbat eukiko gittuan, zenbat urtekin giñan.
- Baiña gaztiak, oso gazte oinddiok?
A: Gaztiak artian.
- Eta zer izan zan, hori goiko sapaixori garbiketia?
A: Bai, bai, sapaixa, han dagozen kruziak, bigak, bigak moduen danak, adornuak, hareik danak.
- Harrizko hareik, borobillak eta?...
A: Bai, bai, alanbrazko zerakin, sortatxuaz lotuta eta alanbra zerakin, danak, pinttura dana kentzen.
- Osea gaiñian eukan pintturia edo karia edo, pinttauta egozen ezta, hareik?
A: Bai, pinttauta egongo ziran,bai, pinttauta eta zerien.
- Eta ha kendu eta harrixa bistaratu edo?
A: Bistaratu, bai; gaur, harrixa bistan egongo dala uste dot nik.
- Bai.
A: Harrixa linpio jartia.
- Bai baiña, nerbixuak, ezta? Hareik nerbixo...
A: Bai, bai, biga haundixak ez gittuan guk zertu. Hareik be ingo ziran, baiña gu gebitzela ez. Goiko punta-puntan, ya altura haundixan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia