Oñati (Gipuzkoa)

Oñatiar asko batailoian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-021-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Oñatiar asko, ehundik gora, zeuden Alejo eta Gregorioren batailoi berean. Indautxutik joan ziren batailoiak Gernika defendatzera.

Transkripzioa

- Oñatiarrak zenbat ziñain?
- G: Asko! Eta Bergarrak, eta ...
- A: Bai, Bergarakuakin be juntauta, eta gero kanpotik etorrittako banaka batzuk be bai.
- Baiña oñatiarrak hala bai, hogeittik gora bai, ala ...?
- A: Hogeittik? Ehunetik be gora!
- Baiña zuen batailloian bai? Hainbeste bai?
- A: Ehunetik gora batailloian be.
- Bai, e? Oseake asko oñatiarrak be.
- A: Pentsau neuk e? Pentsau, esakto-esakto ez dakit baiña.
- Herrittarrak batera egoten ziñain batailloitan? Ala nahastuta?
- G: Nahastuta, eskuadra bat hor, beste batzuren eskuadra bat...
- Bai, baiña gutxi gorabehera inguruan, ez?
- G: Bai, bai.
- A: Harrapo gindduan organizaitten, Indautxuko eskolatan organizaittera eruan gindduein harutz bai, eta organizaitten geontzela, frentia zeaukoa, Gernikako frentia hasi zan, eta segittuan lehengo formaziñuakin urten geben batailloitan Gernika defendittera.
Eta gero berriz (…) Errotari Zahar be hantxe, Bilbora baiño lehenago zer baten, holaxe nere onduan eguela balia pasau xakon. Errotari Zahar, badakizu zein dan.
- Casablancan bizi dana.
- A: Bai.
- Han eriuta geldittu zan?
- G: Harek be hiru anai xakuan batailloian.
- A: Bat kojua ez zuan? Eta beste bat berriz, kanpuan geratu zana, hor nunbait?
- G: Bastida esaten gitxan, eta bestiari esaten gitxan… toreruaren izena xakok. Behintzat hiru anae txiuzan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia