Zeberio (Bizkaia)

Mendiko txabola batean gerra denboran

Mendiko txabola batean gerra denboran <p>Gerra denboran ez zuten kanpora ihes egin. Mendiko txabola baten egon ziren gordeta. Bonbardaketak izan ziren Zeberion eta hainbat zauritu eragin zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra denboran ez zuten kanpora ihes egin. Mendiko txabola baten egon ziren gordeta. Bonbardaketak izan ziren Zeberion eta hainbat zauritu eragin zituzten.

Transkripzioa

-Ta.. zuk gerrako kontuak be jakin behar dozuz ba!
-Zertzuk?
-Gerrakoak eta. Gerra aurrekoak eta.
-Bueno... apurtxu bat bai. Apurtxu bat bai. Baia guk... gure aitek asko gure otsien ganadueri eta basoko txabola batera joan gintzezan egoten, urriñeko basora, urriñera basora, ganaduekaz eta guk ez gendun urten herriti, herrien bertan... Ta gero ni horti... kanpotik eta gu ez gauz ibilite, ze beste batzuk joan ziren “errefujiaus” esaten audiezan lekure edo Bilbora, edo ez dakit nora, edo ba ez dakit nora, holan ganaduekaz buzturtute, erropa batzuk burdieri iminite... baia guk ez du... eske gure aitek txabola handi bet topeu auen /topeuen/ han goien eta hara joan gintzezan. Eta aitek eta esaten dauen lekure joan behar zan /behazan/, gauri be gustetan jakun, txikerrak ixin gintzen ta joatea urrinera. Baia bonbardeoan bai, gu baiño beheratxugoan ein aurien bonbardeo asko eta batzuk... umeak be tuertu pareu zirean, haxeagaz, bonbeagaz... eta beste batzuk besoak be kendute be bai, hanka batzuk be kendu dotsiezan bonbardeoak. Gerran joan arren kuiau in ituezan ta egon zan bastante.
-Ta orduen, hemen be egon zien zerak, bonbardeoak e?
-Bai. Hemen baiño Gerniken ta hor gehiau ixin ziren, baia hemen gure... ixin gintzezan... gure inguruen be bai ixin zien bonbardeoak bastante, bastante. Holan etze asko ez auden apurtu e? Baia bai, aberiek in ituezan.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia