Zeberio (Bizkaia)

Gizonak ez zuen etxeko lanetan laguntzen

Gizonak ez zuen etxeko lanetan laguntzen <p>Oso gogorra zen orduko emakumearen bizimodua. Baserriko lan guztiak egin behar, eta gainetik etxekoak. Etxeko lanetan eta haurrekin gizonak ez zuen laguntzen. Gizonak hobeto bizi ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEB-005-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oso gogorra zen orduko emakumearen bizimodua. Baserriko lan guztiak egin behar, eta gainetik etxekoak. Etxeko lanetan eta haurrekin gizonak ez zuen laguntzen. Gizonak hobeto bizi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta lehen, emakumeen biximodua gixonakaz konparauta zelakoa zan?
-Bardine, bardina. Solora be bardine, eta dana bardine, bardine, bardine. Gixona hobeto. Ze gero henbrak joan behar auen solora beharren ta etxeko beharrak be in behar zian, txarto edo ondo, umea aukin ezkero. Baia gixonak... ganadueri jaten emoten botsien, jana be imini behar zan. Henbrean biximodue ixin zen oso gogorra, oso gogorra. Oin, ezkonduten dizenean, gixonak laguntan daudie umeak... ba dodotise iminten, ta danak ipinten. Da lehenago guk holan trapuan bat tuten genduzen umeak e? Eta mantarrean e? Eta gero paxia hemetik ipinten geuntsen e? Eta gixonak ezebez ez aurien lagunduten, apurtxu bet aukiten badeu lepoan iteko beharrak apur bet. Ostantzean aurek libre, libre.
-Ze zuek etxe kanpoan eta etxe barruen beharra.
-Bai, klaro. Soloan, artajorra be esaten jakona, eta danera bedarra ebaten eta danera, danera aukiten gendun beharra. Eta behiek batuten kortan eta danera. Aik askoz hobeto biziten zien, gixonak. Bueno, kanpoan eiten audienak, behar kanpoan, fabriketan ta. Bai, andreak gehitxuao in behar auen /behauen/.
-Ze gixona etxera etorri eta janarie prest....
-Bai.
-Etxea prest...
-Bueno, gero iluntzean lagunduten audien beharren soloan ezta? Baia [...] andrak eiten audien behar gehiau baserrien. Baserrien asko gehiau.
-Ba ze...nik askotan entzunde igual, eurek joaten zien siestara ta gu beharrera. Edo eurek joaten ziren etzunduten ta gu beharrera...
-Beharrera edo umea eukiten, ze umea euki ezkero umeak beti ez deu lo iten. Umeagaz egon beha dozu /behozu/, ikusten dozu /ikusteozu/?
-Baia amak?
-Amak, amak. Ta gabean negar iten dau... amak. Eske nireak okerrak ixin direz, nire umeak e? Eta nire gizona beste kuartu betera joan zan lo iten ba. Ta nik esaten, ake etorten zanien hurrengo bueltan badakit zer dekozun. Beste leku betera. Berak fabrikara joan behar dauela beharren eta nik ingo dotela /ingotela/ lo. Zelan lo? Esan neutsen, ganaduek deukedaz eta solora joan behar dot /behot/ eta umea. Zelan lo? Biximodue apurtxu bet hobetotxugo aukiten audien gixonak. Henbrak ademas, nik bi euki nindun, baia batzuk lau eta bost eta... zortzi be bai! Hori asko da e? Hori asko da.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia