Oñati (Gipuzkoa)

Espetxe asko ezagutu zituzten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-021-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Santandertik Corbanera preso eraman zuten; eta, handik, Bilboko Eskolapioetara. Bertan, 5.000 lagun egon ziren preso. Hamabi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten; horregatik, Larrinaga, Bilbo, Ondarreta eta Gasteizko kartzelak ezagutu zituen. Gasteizkotik bidali zuten aske etxera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

A-Gero handik eruan gindduein zera…
G- Corbanera
A- Corbanera eta han egunero entzuten gittuan...
-Corban nun dago?
G-Konbentu bat,
-Baiña kapitalian
A/G- Ez
- Zenbat kilometro?
G- Hiru bat kilometro-edo…
-Kapitalaren inguruan. Konbentua kartzela bihurtuta?
A-Bai. Han lo itteko lekurik be ez geukan, bata bestiaren gaiñian kasik lo itten geben.
G-Lo itteko lekua nun giñaukan ba? Zerien be ez, Eskolapixotan be ez. (…)
A-Eskolapiotara leheningo fan giñanian be, hanka bittartetan, albo batetik euzenak, hankak, eta bestien bixen bittartian, lekua justo justo.
-Eskolapiuak nunguak ziran, Bilbokuak, baiña hori gero izango zan.
A-Azkenengo zera!
-Orduan zezen plazatik Corbanera eta Corbanetik Eskolapiotara.
A-Handik partiu gindduein.
-Corbanen zenbat denpora in zeuein?
A-Zazpi hillabete.
G-Nik zortzi in neben.
-Corbanen?
G-Bai, nik zortzi hillabete.
A-Zazpi edo zortzi edo holakoren bat.
-Eta Eskolapio da hor Bilbon daguen konbentura, ezta? Alameda de Recalde edo zela da hori?
G-Bos milla lagun, han piso-goma.
A-Largo Caballeroren semia hantxe egon zan, eta katedratikuak, eskerrak gaiñera, hareikin konsultaitten edozein kontu.
-Han ikasi zeben zuk? Ze katedratiko zan, Sierra?
A-Katedratikuak eta danak egozela han barruan, jente haundixa, edozein gauza bihar izan ezkero, pregunta bat itteko, edo...
-Hor Eskolapixotan zenbat denpora?
A-Nik hogeta zazpi hillabete in nittuan.
-Eta Gregoriok?
A-Gregoriok be…
G-Nik ez, nik bastante gutxiago. Ni handik Larrinagara fan nintzuan.
-Zeatik aldatu zindduein hara, Larrinagara? Lekurik ez euelako Eskulapixotan?
G-Bai zera! Juzgau in nindduein ni, eta hamabi urte eta egun bat. Atzera bialdu nindduein Eskolapixotara. Eskolapixotatik Larrinagara. Larrinagatik Ondarretara, Donostiara. Han be ez dakit hiru-lau hillabete edo zenbat in neben. Atzera Eskolapixotara.
-Bilbora berriz? Turismo asko in zeuein?
G-Bai. Beste hiru-lau bat hillabete-edo eta handik Bitorixara.
-Bittorixan beste konbenturen bat edo euen, ezta, Bittorixan kartzela?
G-Bai, baiña ni nenguen... proiektuan...zererako, La Paz kartzelarako. Fan giñan kartzelara eta ez dauela lekurik eta bialdu nindduein orduan konbentura.
-Zer ziran,Karmelitak edo zer ziran hareik?
G-Karmelitak, hara fan gintzuan eta hantxe, handitxek etxera.
A-Etxera bialdu indduein hi-edo?
G-Ba handik sei hillabete edo urte betera-edo.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia