Urnieta (Gipuzkoa)

Gerran, emakumeek eta gizonek pasatako kalbarioa

Gerran, emakumeek eta gizonek pasatako kalbarioa <p>Gerran, emakume abertzale batzuei ilea moztu zieten, beheramendu gisa. Aita gordeta egon zen, nazionalista izateagatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerran, emakume abertzale batzuei ilea moztu zieten, beheramendu gisa. Aita gordeta egon zen, nazionalista izateagatik.

Transkripzioa

- Hemen illia moztutako...
- Bai, bazian illia moztutakuak, bazian. Hemen, Moixotegi o esaten diyoe, Xantina izandu zeala esan dezun hortatik beheraxeo zan illia, bueno, horkua zan. Xoxokan eskola harek ematen zun lehendabizi. Ta hari're illia moztu ziyen. Ta gero hemen kalian'e bazian beste batzuk illia moztutakuak eta apusillatutakuak eta bazian. Hoik esan ez, baiña nik goatzen zaizkit. Baiño gaiñekuan, [...], zeaik ez zait hortaiñokua goatzen. Oain, hemengo aitta zana gordeta nola eondu zan, bai, hor. Nazionalistan aldekua zan; ta ordun'e, oaintxe bezelaxe, ez zuen euskaldunik eta nazionalistik ikusi nahi izaten. Ta hor eondu zan gordeta, gabeako etortzen zan etxea; ta hurrengo egunian, zeozer jana hartzen zun, ta gaztaiña [...] zulo-zulo batian beheko erreka ondo hortan, hortxe eondu zan gordeta.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia