Oñati (Gipuzkoa)

Herria babesteko plangintza

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Frente Popularrekoek komitea eratu zuten. Udaletxean Xegundo Milikua, Markel eta Anjel Iturbe (Roxendoren anaia) ibili ziren herria babesteko lanak antolatzen. Jose Miel Gomendio Frente Popularrekoa zen eta epaile izan zen gerra denborako Eusko Jaurlaritzan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hor, bi hillabete horreittan, esan dozu Anjel Iturmendi eta Gomendio Joxe Miel izango zan, ezta?
A: Joxe Miel, bestia ez euen zera, beste militarra ez euen orduan, Kafekua.
-Eta hortik aparte hor, komite moduko bat edo etzan in? Frente Popularrekokuak ez euen in?
A: Bai, Martinez ta, Garzia ta.
-Eta Aiuntamentuan zeintzuk pittin bat bideratu euein pittin bat orduan asuntua? Ba, herrixen defensia edo izango zan edo, organizaziñua eta...
G: Milikua, Xegundo.
-Xegundo ibilli zan?
G: Horreik ziran zerok, orduan aginketan eueiñok Aiuntamentuan.
-Markel ibilli zan?
G: Baitta Markel be.
-Nik Markel entzunda dakot komitian partidu guztietako jentia sartu zala eta zeretik, PNVtik Markel juan ete zan; Markel gaztia izango zan oinddiok, klaro. Markel zuek baiño gaztiagua.
G: Bai, bai, ni baiño gaztiagua.
-Oin nik Markeleri berari entzunda eta zera, han, organizadoria Anjel zala, Iturmendi.
A: Iturmendi, Iturmendi, gizona jatorra gaiñera, jatorra.
Fernando Lizarralde: Zein dok Iturmendi?
-Roxendon anaia, gero gerran akabo ebeiña. Ha zala organizadorerik... maixua zan, ezta?
G: Bai, Mondrauen euen maixu.
-Eta ha zala gehitxuen e... Ha zer zan, sozialistia ezta, ha be?
A: Bai, sozialistia, Frente Popularrekua.
-Eta Joxe Miel zer zan?
G: Republikanua.
- Republikanua? Baiña zer zan Azañan partidukua, ala bestela, radikala edo...?
A: Ez, ez, gorrixa, gorrixa, ha gorrittakua. Frente Popularrekua.
G: Harek mittiñak eta dana itten eben.
A: Fuertia gaiñera, Gomendio.
- Eta presentau zan diputautarako edo elekziñotan edo presentau zan?
A: Juez egon zan ha Gobierno Vascon, juez egon zan.
- Bilbon?
G: Bai, Bilbon.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia