Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Errepublika garaia; Gerra Zibila

Errepublika garaia; Gerra Zibila <p>Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko gogoetak; Alfonso XIII. Niceto Alcal&aacute; Zamora Aretxabaletara etorri zeneko kontuak. Gerra, politika kontuak. Euskadiko gobernua. Gerra Zibila Aretxabaletan. Baserri inguruan frontea egon zenean, erreketeak izan zituzten inguruan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko gogoetak; Alfonso XIII. Niceto Alcalá Zamora Aretxabaletara etorri zeneko kontuak. Gerra, politika kontuak. Euskadiko gobernua. Gerra Zibila Aretxabaletan. Baserri inguruan frontea egon zenean, erreketeak izan zituzten inguruan.

Transkripzioa

-Eta zer zien zuretako, gorrixak?
-Bai, gorrixek, gorrixek, gorrixek, bai gorrixek. Eta gorrixok ba...
-Diabruak, ez?
-Bai.
-Eta orduan Republikia proklamau zanian.
-Bai, erregioi fan zan, honen aittona "Alfonso trece" euen orduen eta hemendik ihes ein euen kanpora, eskubidiek kendu utsen eta fan zan. Eta gero ba Azaña-eta, Alcalá Zamora-eta. Eskolara-eta etorten jakun gobiernoko batzuk beti be bisitta bat eitten.
-Akordatzen jatzu zein etorri zan?
-Baten etorri zan Aniceto Alcalá Zamora. Baten etorri jakun. Nik ez dakit zer-edo, txalo-edo jo biherko guntsen, ez naz akordetan horregaz, baiña Aniceto Alcalá Zamora zala. Eta han egon zan eskolan maisua-eta, eta apur bat egon zan, eta zerbait esan oskun mutikuoi...
-Ez edozein, orduan, e.
-Horrek herri danetatik pasauko zien. Eukiko zittuen... Oin be faten da lehendakari edo presidentie edo gure dana, oin be holako zeretara beti be faten da norabait. Atzo be hor Estibalizen edo zeran be egon die agintarixok. Orduen be berdin. Artien Euzkadiko gobiernua [ez euan]. Euzkadiko gobiernue gu ez giñen enterau hemen. Hau ordurako nazionalak hartuta euken. Hau zoniau. Eta frentie hor euen, hor aurrekaldien bertan euen frentia; gorrixek han egozen, eta, klaro, Euska Herrixen gobiernue formau zan treintaiseisien azken aldera edo sietien edo gure dana. Eta guk hemetik Bilbo hartu artien-edo guk ez gekixen Euzkadiko gobiernua geukenik. Gero behintzet Elorrixora edo hor aillegau artien Bizkeire. Bueno, behintzet ni mutikue, nik ez nekixen. [Egozenak] jakiñien egongo zien orduen be, expertuek-edo, hola dabitzenak, "al tanto" dagozenak egongo zien jakiñien. Alkatiek-eta jakingo zittuen horrek gauzok igual. Hola korriente, gobiernua dagola Euzkadin, gobiernua dagola... Ni ez nintzen enterau Euzkadiko gobiernua dagonik hamabost urte [...].
-Orduan frentia Elorrixo aldera, Bizkaira aillegau zanian...
-Bai, orduen hasi zan zabalketan gauzioi. Elorrixora aillegau zienien, "uno de abril" hasi zan, hortxe, hementxe hasi zan frentie. Hor [gure] etxien [...], reketiek euki gittuen, naparrak, egun guztie. Oso ondo [portetan] zien gugaz, oso ondo [portetan] zien, ez [oskuen] bizimodu txarrik ezelakoik be emun [...]. Hola politikan... bai, nazionalistei botue emon eta bai, baiña besteik ez, PNVei botue emon [...].

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia