1932.eko Aberri Eguna
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-012-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1932. urtean, Bilbon ospatu zen lehen Aberri Eguneko argazkia erakusten du. Sekula ez ei da horrelako Aberri Egunetik egin.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko azaroaren 15a
- Iraupena: 0:01:46
- Erref: MAR-012/024
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Bestelako kontuak » Irudiak grabatzen , Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak , Politika » Gerra aurrea » 1923-1931: Primo de Rivera
Transkripzioa
-Eta nik, diktadurie zertu zanien, aitte ta ama negarrez ikusi nittuzen, Sabino Aranan gauza batzuk erretan. Ze Euskadi Buru Batzarrekuek abixau eben Batzokixeta ahal zan guztixe erretako, ze gogorra etorrela-ta. Baiñe mantendu ein zan, haretan zazpi urtietan mantendu ein zan. Ta ez da sekule eingo Aberri Egun ederrarik Bilbon ein zana baiño. Hortxe na argazkixen aittaz eta amaz.
-Erakutsi neike erretratue?
-Bai! Zelan ez? Pozik gaiñera! Aitte eta ama ta ni baserrittar jantzitte.
-Zer da, Primo de Riveran sasoien edo gero? Ze urtetakoa da hau?
-Hori mille bederatzirehun ta hogeta hamabikue, Aberri Egun egunekue da hori argazkixoi. Gero hamentxe ortu baten atataikue. Sekule ez da eingo, ez da ein, Bilbon lako Aberri Egunik. Haxe zan ba, gauzie... Etorri zan gero gerrie. Klaro, honek eskumetarrok ezin eben ikusi abertzaletasune gerua gora joienik, eta ata eben gerrie. Ta bueno, gerran zer ein eben? Hil, hil ta hil.
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!