Elorrio (Bizkaia)

34ko "Iraultza"ko oroitzapena

34ko "Iraultza"ko oroitzapena 34ko urriko "Iraultza" eguneko oroitzapenak: ama Eibarrera joana zen astoaz, eta aita larri, ez zelako agertzen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-025-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
34ko urriko "Iraultza" eguneko oroitzapenak: ama Eibarrera joana zen astoaz, eta aita larri, ez zelako agertzen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Akordaten naz, nik eztakit zenbat. Zenbat urte da Eibarko zeroi urten ebanien? Setenta?
-Bai, pasauta izango die, treintaiunuan zan eta. Eibarko zer?
-Hori..., gerra moduen edo zeoze jazo zan.
-Bai, bai.
-Eta gure ama jun zan esniekin Eibarrera, eta illuntzera arte ez zan etorri.
-Treintaikuatrua.
-Eta gure aittek hara tontorrera junda, handik basotik etorten zan eta, Zaldibartik. Zenbat buelta eitten eban? Eta ez zoskun ezebe esaten. Eta illuntzixen astuaz etorri zan.
-Ta zer pasau jakon Eibarren egun horretan?
-Ba ze zan jazo zana? Republikia.
-Ez, hori izango zan Hogetamalauko Reboluziñua edo modukua egon zanian, ezta? Zuk zenbat urte orduan?
-Eztakit ba, larogeta hiru daukadaz oin eta.
-Bost edo hola?
-Ba hoixe pentsetan dot nik pe, txikitxue nintzen eta.
-Hogetamalau izengo zan, bai, egon zan halako zer bat eta.
-Ba orduentxe. Ta ama iluntzixen etorri zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia