Lekeitio (Bizkaia)

Txikotean (sokasaltoan) "baldonga-baldonga" kantatuz

Txikotean (sokasaltoan) "baldonga-baldonga" kantatuz <p>Txikotean (sokasaltoan) ibiltzen ziren neska eta mutil. "Baldonga-baldonga" kantatzen zuten. "Tengo un ni&ntilde;o chiquit&iacute;n" ere kantatzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txikotean (sokasaltoan) ibiltzen ziren neska eta mutil. "Baldonga-baldonga" kantatzen zuten. "Tengo un niño chiquitín" ere kantatzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Txikotien, txikotien eitten genduan, sokan, bueno, korrika. Korrika zan ha saltua. Ta, bestelan, ba, tenplau, neska ta mutil. Mutillak listo eoten zirin saltateko; astun moduan saltaten eben igual baiña. Gaur be, gaur eon naz, ganera, kantaten horrekin “Baldonga, baldonga, date la buelta ronda... –nundik jatort niri hau kanti ba?– para que supieras cantar y bailar. Date la ronda, date la vuelta ronda para saludar”. Oseake, txikotian bi eraitten ta bat saltoka. Ta bestiok kantaten “baldonga, baldonga” ta bueltaka “date la vuelta ronda para saludar”, sokan bertan, [...] ta sartzen zan gero beste bat. Harek saludaten ebanian, bestia sartzen zan. Ta mutillak esaten “Hala, haunek saluduk eitten, guk be eingo douz saluduk”, “Ez hau nesken kanti da, zuek ez zarie mutillari kantako `baldonga, baldonga´" esaten eutsaun, “`Baldongo-baldongo´ kanta biharko dou /bikou/” ta “Ez” esaten. Ta hau bestiau, hori: “Tengo un niño chiquitin”. Hori... Hori? Bueno, hor mutillak be bai. Erain be bai ta gero sokan salta be bai. “Tengo un niño chiquitin”. Honek, e, bi soki emoten, ezta? Ta batek salta ta gero, urten orduko, bestik salta, oseake beti sokan bi.
-Ta kantia zelan da?
-”Tengo un niño chiquitín como su abuelo, todos los días está el chiquillo enfermo. Es una calamidad, ojalá se muera, delefín, delefán, matarile rile ron”. Haulan [...] gendun.
-“Ojalá se muera”?
-Aittitten modura: ”Tengo un niño chiquitín como su abuelo, todos los días está el chiquillo enfermo. Es una calamidad, ojalá se muera, delefín delefán matarile rile ron”. On, hori hasieriori nok asma eban ez dakit.
-Hori da letria hori: ”Ojalá se muera”...

Egilea(k): Nerea Rodriguez Iñarra (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia