Tortoliska
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-006-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Eneritz Garro - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ARR-006/025
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Gero, neskatillak... Neskatillan jolasa zan tortoliska. Tortolisak badakizu zer dien?
- Zelan?
- Die... Billotsan hankako hazur bat izeten da. E? Ta billotsan hankako hazurrek horrek dauke holako forma ezberdiña deko. Ta hartzen die dozena-erdi tortolis esaten dienak, eta pelotatxo bat. Eta lehelengo tortolisek forma bat deuko ta han forman... A! Lehelengo botaten die tortolesak, "rrra!" dozena-erdixek. Botaten die ta batzuk forma baten geraketan die, bestiek bestien, bestiek bestien. Bueno, ba, ein biher da: lehelengo, forma bateko posturan ipiñi, baiñe pelotie gora bota ta ha behera datorren bittartien, "tak!" erein biher dotsezu eta pelotia hartu aidien, pelotia jausi barik. Ta gero, ha forman ipintten dozunien, gora bota hartu eta pelotia hartu. Holan, alde bateko formako danak batzen zien. Gero bigarren formie. Ipiñi gora begire, esate baterako, gora begire danak. Ba, barriro botaten zan ta hari formai buelta emon. Ta danak forma... hara begire ipiñi, bakotxa hartuaz. Ta gero hurrenguen, holan, etzindde egon bada, ta gora begire ta behera begire, albora begire. Alde baten lisue euken, ta bestien potxolotxue. Ba, lehelengo gora begire ipiñi, ta gero bestaldera begire. Holan hartuaz jokue amaittu arte.Ta holan, ba, batzuk abilidade haundixa euken eskuetan hori eitteko. Beste batzuk, ba, gutxiao.
- Ta neskak bakarrik?
- Neskak eitten euen hori.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!