Antzuola (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetako jolasak. Txorro-morroka.

Transkripzioa

- Gero, beste bat antzekua zan txorro-morroka.
- A! Txorro-morro. Bai. Hortan neu be ibilitta nao. Ze zan, dana kuadrillia ipiñi baten...
- Bai. Bi ekipo [...]
- Bi ekipo.
- Eta gaiñera salto ein.
- Salto ein ta laga holan pusketa bat [...bezela], haura zela [behia jo...] bou!
- Haren [gaindik] hiru bat-lau, haren parian, [jausten gaiñian].
- [Horrek ze ein...], jo-ta [...]?
- Gero bihetza.
- Han aurrekuak azertau ein bihar ze bihetz emoten [jaon].
- Batzuk salto haundixa ta...
- Bai, salto. Pentsaik, ba, [bat] gaiñian zeuanak haren gaiñian ipini eskuak eta aurrera juaten zuan ta! Hori...
- Bai, ahal baldin bazan aurreraiño...
- Hiru bat edo, ez dok?
- E?
- Hiru bat edo...
- Lagunak?
- Bai.
- Lagunak gehixao.
- Bai, e?
- Ni akordatzen nok eskolan...
- Batzutan gehixao.
- ... kalefaziñorik-eta ez zeuan, behian zera [...]
- ...[lau lagunek], hola, lurrian ta lau salto eitten.
- Bai, e?
- Bai, bai, bai.
- Eskolan ametitzen zoskuen, [nik hori goguan jaukat], eskolan bertan, handikaldeko pizarra aldien nola ibiltzen giñan. Ta izengo zuan, ba, errekreora kanpora ertetzeko girorik ez zuan igual izengo ta...
- Orduan ez zeuan kalefaziñorik eta han eskuak berotzeko... urten ta pasilluan hola igual. Zeoze dibujua edo eskribitzeko ezin eskribidu ta...
- Bai, bihetz-muturrak zurittuta ta... odola pixket...
- [...] Txorro zer zuan? Txorro, morro, piko, kallo, ke. Eta batzuk [...], eztok?
- Bai ba! [...] Komeni zuan zapalduta edo mehetuta edo...engaiñatzia komeni zuan! Engaiñatzia!
- Bai, ahal danik fiñen... Bai, eta behekuak jausten bazian, atzera buelta.
- Baitta. Fuera, berriz. Ta azertatzen ez bazeban be bai.
- Azertatzen ez bazeban be bai.
- Ta, orduan, horreaittik izeten zan, ba, atzetik baten batek bihetz raron bat baldin bazeukan, ba haura zela-hala tiratu ta haura emon. Txikixa, txikixa lodittu, engaiñau daixen. Ta bestiak mehetu edo puntia emon edo...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia