Antzuola (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetako jolasak. Saltoka (bata makurtu eta lagunak salto). Lehendabizi salto egiten zuena makurtu eta besteak egiten zion salto. Kate baten antzera.

Transkripzioa

- Gero, orduen, baitta zerien be, kalien igual behetik gora illaran jarri danok eta primera saltoka, alkarri saltoka.
- A! Hola, makurtuta?
- Hola, makurtu...
- Igual batzuk, holaxe, zutik-zutik jarri ta daneri salto eiñez, gero norbera [jarrittez]...
- Ta izena primera saltoka esaten gendun.
- A primeras?
- Primera saltoka.
- Primera saltoka.
- Primera saltoka. Zeatik zan hori? Ez dakat idearik be...
- Lehenengo salto eitten zebana han aurrian jartzen [zalako]. Beti salto [...]
- Segi eitten zeban, segi [...]...
- Oseake, igual hasten zan behetik eta...
- Ez, ez, ez.
- Edo lehenen...
- [...] Lau lagun dia, ezta? Ba, hori jartzen da lehenengo, beste danak salto eitten [jaue] hari, baiña, klaro, nik lehenengo salto ein dot ta ni geratzen naiz han. Honek itxoitzen dau beste bixak salto ein arte. Laugarrenak [...] hirugarrena salto ein dabenian, berau hasten zan "taka-taka-taka" pasatzen ta katae bat. Saltau ta ipiñi, saltau ta ipiñi, katae bat. Bueno, ordurako dibersiño interesantia [...], eztok?
- Bueno, oso politta. [Gustau hori...]
- Ginasia [...]...
- [...]
- Ta honek esaten dabena, ba, lehelengo makurtuta bai, baiña azkenian, ba, gainbehera baldin bazan, ba, hauxe buruau piskat zertu hamen asientua lepuan eskuak ipintzeko ta goittik behera... Haura behetik gora nekezaua zan haura pasatzia...
- [...] makurtuta [...]
- [...]
- Haura muturreko ona hartzeko modukua.
- [...zabitzenian apurua] zertzen baldin badozu, ba... Bai, bai. Mutikotan danerakuak.
- Bai, mutikuak, [gaiñera], beti mutiko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia