Antzuola (Gipuzkoa)

Mutilen jolasask

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetako jolasak. Kutxiloka.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, beste bat kutxiloka izeten zan.
- Kutxillua jaurtitzera?
- Kutxillua... Bai. Lurrian, hartu ta lehenengo hasten zan, mangutik heldu ta sartzen, txandauz. Gero, hola ipiñi zabalik eta hola sartzen. Gero, hurrengo, [surretik] be bai, gero burutik. Gero ez dakit zela akabatzen zan; behintzet galtzen geratzen zanak, makilatxo bat eitten zan ta lurrian sartzen zan ta beste danak haura kutxilluakin jo ta azkenian, lurrian ezkutatzen ebenian sartzen zan haura. Ta gero galtzailliak haura hortzekin etara bihar.
- Ahuakin etara... Bai.
- Hortzekin etara. Zopa-jatia.
- Eta zenbat golpe emoten zian?
- Zenbat lagun zian, bakoitzak bat. Bat.
- A! Bakoitzak...
- Danak ez zeben azertauko. Azertatzen zebanak [...]...
- [Batzutan] zihero ezkutauta igual lurrian geratzen zan ta han hortzekin...
- Hortzekin...
- Zopa-jatia...
- Zopa-jatia uste dot esaten jakola horri.
- "A cuchillos"? edo kutxilloka, ez?
- Kutxilloka.
- Kutxilloka.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia