Arrasate (Gipuzkoa)

Garizuman, tortolosetara jolasten zuten

Garizuman, tortolosetara jolasten zuten Tortolosak. Aharienak oso preziatuak izaten ziren. Garizuma sasoian egiten zen tortolosetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-012-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Tortolosak. Aharienak oso preziatuak izaten ziren. Garizuma sasoian egiten zen tortolosetan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Tortolosetan-eta eitten zenduen?
- Baitte! Tortolosetan be bai. Tortolosak izeten zien…
- Ta zelan izaten zan joko…?
- Tortolosak izeten zien… billotsenak ez zien apreziauek, zerenak zien apreziauek, adarixenak eta hola, haunditxuauek. Eta haik ifini, ta guk gero hartu zera, kanikie, ta bota gora ta hari buelta emon. Ta, gero, ha goixen zan bittartien hartu ta holaxe, jokue. Politte, oso politte jokue.
- Eta kanturen bat zeuan edo…?
- Kantuek, ez geuen eitten kantu asko.
- Ez?
- Ez.
- Holan, kanikia gora bota ta buelta emoteko ta…
- Ez, ez, kanturik ez euen. Orduen haxe. Orduen haxe, buelta emoten bajakon, "al bolso", ta galtzen bazeuen, "Aiii… Akabo! Galdu dot! Galdu dot!". Gero etxera etorten bagitzen galdute, ba, amai… Amak… Jeneralien hamengo amak-eta, juaten zien behi-esniekin kalera. Ta "de paso", ba, "Ekarri kromuek, e, ama. Kromuek ekarri." Ta ekarri ein biher, bestela gerra.
- Tortolosak-eta, esan dozu, adarixanak ziala…
- Bai, apreziauek.
- Margotu edo eitten zenduezen?
- Ez. Zien haundixauek, eta zerenak, billotsenak, txikitxuauek. Ta haundixek balixo euen asko. [Haikin] jokatu be hobeto eitten zan ta… [Bestiek hiru eitten euen batzutan] ta…
- Eta tortolosian alde bakoitzak izenen bat zekan?
- Ez, ez zeuken. Tortolosai tortolosa. Unikamente, kanikan eitten bagauen han… eskola onduen egozen, ba, zer batzuk, harri batzuk. Ta kanikan be bai. Kanikie bota ta hari zera, ta, bestela, gora be bai. Baiña fazillaue zan gora jokaketie. Bestiek salto eitten auenien hartu biher zauen ta. Batzutan iges eitten otsun. Diferentie zan. Oin ez daue eitten horrek jokuk, holako jokuik. Ta galdetu be ez zela eitten gauen be.
- Hori ze izaten zan, urte guztian jolasten zenduen ala urte sasoiren baten?
- Sasoiek egoten zien. Horreik jeneralien garizuman.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia