Zarautz (Gipuzkoa)

Santa Marina ingurua

Santa Marina ingurua Iluntzetan, batzuetan, Santamaiñara joan eta jolasean ibiltzen ziren. Santamaiñan neska eta mutilak batera ibiltzen ziren. Zalbide bideari kanposantu bidea deitzen zioten. Bidea nahiko iluna zen, argi gutxi zeuden.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-018-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Iluntzetan, batzuetan, Santamaiñara joan eta jolasean ibiltzen ziren. Santamaiñan neska eta mutilak batera ibiltzen ziren. Zalbide bideari kanposantu bidea deitzen zioten. Bidea nahiko iluna zen, argi gutxi zeuden.

Transkripzioa

- Bueno, eta geo ya hamabi, hamabi urte arte ordun bizimou hori: Santa Maiñan jolasian, eskolan ta gero etxian laguntzen.
- Etxian launtzen. Illunduta etortzen bagiñan igual illuntzian ihes ingo gendun Santa maiñaiño.
- A, baita, e?
- Behin baiño gehiotan bai porke bestiak 'e gu bezela izaten zian, e? Gu bakarrik ez giñan hola. Zea, Orbegozotarrak, mutil bat due ni baiño zeoze zaharro, neska zan nere edadekua, este... Faustino. Ta hua fundiziyuan hasiko zun aitak lanan sei urteako. Hamalau-hamabost urteako fundiziyuan gízonakin lanian zabillen hua. Ta handik ertetzen zanen, tximilikuarteka ibiltzea o izango gendun, korrika.
- Tximilikuarteka 're bai? Neskak 'e bai?
- Danak, neska ta mutil ibiltzen giñan.
- A bai, e?
- Santa Maiñan bai. Santa Maiñatarrak beti alkarrekin ibiltzen giñan. Ta nahiz horrea jun gu 're, Santa Maiñatarrak bezela jotzen genun. Hau ez zan, hau kanposantu biria deitzen geniyon orduan. Oain Salbide biria o du izena, baiño.
- Ordun, lehen Salbide bidea baiño leheno, kanposantu bidea.
- Hala deitzen ziyen, ez zun izenik eta. Zan argi bat Belauntzaneko parian. Belauntza ba al dakizu zein dan? Zea, itxe hor, zea, linterneia daon hori, hor zan Belauntza. Ta geo hamen, hor, zea, honeao, beste itxe bat, txale Garate esaten deten, hor matrimoniyo bat neska alaba haundi batekin. Ta geo hurrengo etxia guria, ta hurrengo Salbire. Ta argiyak hamen. Bide txikiya nola dao? Pare hortan bat, baiño bonbilla txiki batzuk zien ta, bestiak, zeanian, Manuel Maiñeneko aurrian, ta hurrengo gure etxian parian. Asi ke, argi illun-illun-illuna biria 're. Argiya bazeon, baiño illuna zan.
- Bonbilla txikiya, gaiñea.
- Bonbilla txikiya. Gure zea haundiyena zan, hamen bire txikiyan hontan haundiyo. Ta akordatzen naiz batian nola esan zian nei Azken Portu aldian bestek, "zuek argi hobia dakazue Azken Portu aldian baiño", "ta, zea eukiko diyau argiya", zea, argi, zea zaben ta, ipurtargiyak eta ta. "Galanta ikusten den", ta "bai, bueltako hori". Hori pixkat haundiyo, baiño bestiak? Argi txikiya". Ta geo guria pasa ta zean zan bestia, Baxilioneko txabolan parian. Ta hurrengo Salbiden, geo jarri zuen errekan parian, errekan parian ez zan argiik. Zan honea erreka ta honea 're erriyua, lehen erreka izanda izango zan porke erdiyan harriyak zitun harek.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia