Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa)

Etxeko txikiena; jostailurik ez zuen

Etxeko txikiena; jostailurik ez zuen <p>Sei urteko aldea zuen hurrengoarekin, eta bera zen txikiena. Aldameneko etxera joaten zen, lagunengana. Kartoizko kaxa batean sartu zutenik ez du gogoan. Egurrezko sehaska. Jostailurik ez zuen; behin, kartoizko panpina, paperezko arropak egiten zizkion.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EZK-008-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sei urteko aldea zuen hurrengoarekin, eta bera zen txikiena. Aldameneko etxera joaten zen, lagunengana. Kartoizko kaxa batean sartu zutenik ez du gogoan. Egurrezko sehaska. Jostailurik ez zuen; behin, kartoizko panpina, paperezko arropak egiten zizkion.

Transkripzioa

- Ze izango nitzen ba, hantxen baserrin, bakarra banitza bezela. Zeatikan hemen neretikan bestea sei urte, eta bestie... bi anai ta ahizpa, ahizpa zaharrena gendun, haik... fuf! haundiguak zian. Ta ni txikina, ba, bakarrik banintzan bezela. Ni beti bakarrik. Aldameneko etxian bazian nere modukuak eta hairi eskerrak eta, lagunak izaten nittun, baiño...
- Ta zu esan dezu ttiki-ttikia ziñela.
- Bai.
- Ttiki-ttikia eta exkaxa-eo esan dezu zuk, kaxkarra.
- Bai, baiño osasun onekua.
- Ta zure amak kontatzen al zun zuri nola itten zizuen kaso?
- Neri nola itten zien kaso?
- Bai, mantakin o tapatu o, nola, nola aitzen zian zu zaintzen?
- Jakizu nola! Ahal zan bezela. Leheno lau hazita zeon ta nere mantak ez zian izango berrinak.
- Laguntzailea: Bai, aber, barkatu, kontatzen dezu, ba, xexto batian edo kaja batian edo... ze kontatu izan dezu batzutan?
- Kaja batian?
- L.: Bai, zu hain txikiya ziñela ta, ez zizuten sartu kaja batian? Kajatxo batian eta han sukaldian utzi?
- Ez, hori ez naiz gogoatzen.
- Nik’e horregatik galdetzen nizun, Benita, zapata kajatan eta algodoi tartian eta…
- Sehaska, egurrezko sehaska bat gogoatzen naiz ni nola gendun trinkin-trankan, trinkin-trankan. Egurrezkua zan, gaztaiñazkua eo hola izango zan.
- Eta jolasian eta?
- E?
- Jolasteko-ta aldameneko…?
- Aldamenekuakin? Nik ez nun jostailuik izaten. Gogoatzen naiz behin muñeka… kartoizko muñeka bat izan nula.
- Kartoizkua, e?
- E?
- Kartoizkua.
- Bai, urdun baserriako ez zeon ezer, kalian izango zian, baiño baserritan ez zan.
- Ta nolakua zan muñeka hura?
- Hua? Kartoizkua ta, ni gogoatzen naiz arpegiya garbitzen ai nitzela sudurra zeatuta utzi niyola, sudurra, azala kenduta. Hoixe besteik ez naiz gogoatzen. Geroztik ez nun izan beste muñekaik.
- Eta jantziyikan-eta izaten al zun jantziikan?
- Orduko jantziik ez naiz gogoatzen, ze jazten nittun.
- Muñekak, muñekanak e, kartoizko muñekanak.
- A! Muñekai paperezkuak itten nizkion. Soiñekuak itten nizkion, bai, paperezkuak.
- Hara!
- Bai.
- Zuk zeorrek, e?
- Bai. Ta kaja bat eukitzen nun, kaja hartan […] goraizakin itten nittun.
- Eta [...].
- Beste jostailluik ez genun ta.
- Ta pitxiikan eo koillareik eo jartzen zeniyon muñekai?
- Bai zea! Ordun e...
- Muñekai e.
- A, muñekai jartzeko koillaria nun izango nun ba?
- Soka zharren bat edo, ez al zan?
- Bai, zerbait jarriko niyon. Ez genun ikusten ta.
- Hoi ba.
- Ordun.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia