Ataun (Gipuzkoa)

Umetako jolas originalak

Umetako jolas originalak <p>Baserrian, pilotan jolasten aritzen ziren. Euria egiten zuenean, bideko zuloetan sortzen ziren ur-korronteetan, zotz meheak jarri, eta lasterketak egiten zituzten, zein zotz lehenengo iritsiko. Plottean jolasten aritzen ziren. "Tres en raya". Txori-habia bila joaten ziren udaberrian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-014-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian, pilotan jolasten aritzen ziren. Euria egiten zuenean, bideko zuloetan sortzen ziren ur-korronteetan, zotz meheak jarri, eta lasterketak egiten zituzten, zein zotz lehenengo iritsiko. Plottean jolasten aritzen ziren. "Tres en raya". Txori-habia bila joaten ziren udaberrian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esaten dezunian baserri ingurun ibiltzen ziñatela jolasian?
- Bai.
- Ze, oain bezela jostaillukin ta futbolian ta hola?
- Ez, pelotan. Etxe paret…, etxe zean, estalpea ba zan han, goitik ohola ta behetik hesie pertikakin’e, ta han ibiltzen giñen, zure aitte zana ta, “galtzaile fuera”, han jokatzen gendun eta… lurre sekoa zeonen, harri koskorren sake eitten bazun juten zan pelota, ta hoi izan zan gue zea, ta geo, ebia itten zunen, bide, baserriko biden baakizu, gurdik, nola arrastua uzten dun, ta ude han juten zan ta gu karreristak, txotxak holakok ein, izena jarri ta haik bialdu ta zein aurrena aillegatzen zan meta.
- Nola eiten zenduen hoi? Nola, nola?
- Holako txotx mehek ebaki, ttikik, eta han, korriente hartan jarri, danak batea, korredorek bezela eta zein ailleatzen zan aurrena beheko muga, harrek irabazi ta… Ta geo beste… geo, zea izaten gendun beste jolasa, izaten gendun, “plottea” esaten zitzaion, intxaurrekin, o harrikin´e eitten da. Txokoa jarri, han jarri batzuk ta bestekin ateatzen haak, handik. “Tres en raya” ere bai, esaten deu ba, uain, “tres en raya”, hoi eitten gendun guk. Intxaurrak jarri han illaran eta jarri zortzi pauso o hola ta bota ta zenbat ataatzen zittun, beretzako. Ta han bi txokote o hola irabazi ezkeo, txokotea lau intxaurrei esaten giñun. Lau intxaurre zienen, txokotea. Bi irabazi ezkeo, jo, jornal haundia zan ordun. […] gue jolasak, [ta geo] txori-hapi bila, udaberrin. Galtza majo hausi, izterrak-eta majo urrau, arbolatan gora iyota ta sasiitan-ta. Hoik zien…

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia