Lehen gauza gutxirekin bizi ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-067-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko apirilaren 13a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: GER-067/009
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Zinema , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Beste aurrerapen batzuk
Transkripzioa
- Oin dana dekogu mekaniko ta sue be, harek “cocina económica” izeten zan ta “económica verdaderamente” izen zan koziñie. Egoten zan ur beroa bertan koziñetan. Ta kendu ein doguz danak. Danak etxe guztixetan baiña penie da, penie da. Ta eitxen eban lapikokoa edo jatekoa, labie euki eban eitxeko erretan sagarrak-eta ta itturrixe be bai, ur beroa. Ta ez zan egon ur berorik be, etxietan be. Ta dutxau be bapez. Ta hemen gauz. Oin dana dau dutxie ta historixe. Guk ezebez. Egixe, eh! Ez zan egon! Ez zan egon, diferente.
- Hijienie?
- Keba! Ta batzuk erropie be, ez dakit zemat denpora garbittu barik. Eta gero ipiñi bizperetatik hantxe baldien-ta. Guk, ez baiña beste batzuk, bai. Baiña, bueno. Ba, baia bizimodue horixe izen zan. Ta gero igual domeketan, igual ziñie egoten zan be bai, infantil. Ta dirue badekogu ba, ziñera joan ta.
- Nora?
- Lizeora. Lizeoa eon zan ta gero, erre ein zeben Lizeoa. Hori be barrixe da. Gerniken aintziñekorik, hiru-lau etxe baiño ez dauz oindiño, hiru-lau. Herri guztixe zertu zen, erre zan.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!