Gernika-Lumo (Bizkaia)

Jolasak zein antzerkiak kalean bertan

Jolasak zein antzerkiak kalean bertan Kalean olgatzen zuten, ez baitzebilen autorik, noizean behin gurdiren bat baino ez zen pasatzen. Domeketan dotrinara joaten ziren eta ostean, etxeko atarietan antzerkiak egiten zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kalean olgatzen zuten, ez baitzebilen autorik, noizean behin gurdiren bat baino ez zen pasatzen. Domeketan dotrinara joaten ziren eta ostean, etxeko atarietan antzerkiak egiten zituzten.

Transkripzioa

- Ta gu beti kalien olgetan. Kotxerik be ez zan egoten. Gerniken kotxie? herri guztixen igual hiru kotxe. Ta gu kalien osea kordelagaz jolasten, ta kalien izeten zan. Ta domekatan joan zera, dotriñera joaten giñen lauretan. Ta gero entretenimientue izen zan, egixe da hori, portaletan eitten zan teatroa umiek, gure lagunek eta umiek, teatroa portaletan. Joan zerara, dotriñera domeketan ta gero, dotriñetik: “Teatroa dau, han zerien, kalien, ez dait nungo etxien”. Ba, hara joaten giñen. Ta gero txakur txikixe pageu, neskari e! Gernikeko neskari, hau gure lagunek-eta, ta jantzi trapu zahar batzukaz ta gu eskillaretan danak, ume guztixek hantxe planteute ta bestiek teatroa eitxen. Ta gu hantxek ikusten teatroa. Ta haixe izen zan bizimodue; ez zan egon ez telebisiñorik, ezebez ta kalien, izeten zan umiek kalien. Osea, askozaz be oin baiño gehixau. Oin umiek dekoie telebisiñoa, bestie ta beti, hantxe etxien sartunde harek ikusten. Gu kalien beti; hantxe, jokoan edo “primera-segundas-ta”, kotxerik be ez zan egon. Ta kamiñoan eitxen gendun dana; kamiñoan olgeu ta dana. Ta nozipeñien burdixe paseten zan; baserriko burdixe ta guk hantxe jesarri ta baserrikuek igual, esaten oskuen: “Umiek kanpora! ez zer!”. Ta beste batzuk itxi eitten ginttuzen. Ta guk hantxe, ipiñi karruen ta traka-traka burdixekaz. Antziñe Gerniken, burdixek eta karroa, harexek izen zien; kotxeik bapez, kotxeik bapez. Osea, kanbixeu ein de konpletamente bizimodue, konpletamente.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia