Gernika-Lumo (Bizkaia)

Meta batean babestu zen bonbetatik

Meta batean babestu zen bonbetatik Bonbardaketan beraien etxea erre egin zen. Ortozik joan zen korrika solo batera, eta meta baten azpian ezkutatu ziren. Gurutze Gorria dagoen zonaldean, baserri batzuk zeuden eta haietako bateko meta zen hori, hain zuzen. Beraien etxea han ondoan zegoen, Zallo-barri dagoen lekuan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bonbardaketan beraien etxea erre egin zen. Ortozik joan zen korrika solo batera, eta meta baten azpian ezkutatu ziren. Gurutze Gorria dagoen zonaldean, baserri batzuk zeuden eta haietako bateko meta zen hori, hain zuzen. Beraien etxea han ondoan zegoen, Zallo-barri dagoen lekuan.

Transkripzioa

- Ta gero gu joaten giñen zerera be bai, solfeora. Egon zan musika, aiuntamentuk euki eban. Segundo Olaeta, ezetuten dozu? Ba, ni gero Frantzixera joan nitzen, Elai-Alai izen zan grupoa. Ta bonbardeoa izen zanien, ba etxie be bai gurie erre ein zen. Ta geldittu giñien holan, holan, kalien, kalien holan. Ta ni ortozik, ganera. Arrapaladan joan nitzen zerera, errefugixoa nire kalien ez zan egon, baiña joan nitzen solo batera, soloara. Ta egon giñen, oin ez dot ikusten nik soloatan, zuk ez dakit badakizu. Horrek metak esaten gendun, guk.
- Bai, bedar-metak.
- Ta “el maíz” harek zerak. Artoa, ebai ta gero eitten eben negureko soloan ipiñi harek metak-edo. Oin ez dot ikusten nik, oin ez dauz metak-be.
- Baiña egoten die baserrixetan, bai.
- Ba, hemen ez. Antziñe, ta, guk hantxe, bonbardeoa paseu gendun hantxe metatan sartun, hantxe ta hantxe solo baten. Han, Cruz Roja dauen lekuen? Ba hantxe. Hantxe egon zien hiru-lau baserri be bai. Oin dana dau konstruidute. baiña han izen zan dana, soloa. Ta guk etxie euki gendun, geurie, han Cruz Rojan, oin tabernak-ta dauz ba, Zallobarri-ta? Hantxe. Hantxe euki gendun guk etxie. Ta hantxe. Gurie izen zan propiedadie ta ganera ba erre ein zen dana. Ta bueno ba!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia