Gernika-Lumo (Bizkaia)

Bonbardaketa ostean, Elai-Alaikoekin Parisera

Bonbardaketa ostean, Elai-Alaikoekin Parisera Bonbardaketa ostean, Bilbora joan ziren eta handik Frantziara Elai-Alaiko kideekin. Hiru urtez egon zen bertan, Parisen. Hasieran, komunistak zirelakoan, bertakoek ez zituzten maite, baina gerora egoera aldatu zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bonbardaketa ostean, Bilbora joan ziren eta handik Frantziara Elai-Alaiko kideekin. Hiru urtez egon zen bertan, Parisen. Hasieran, komunistak zirelakoan, bertakoek ez zituzten maite, baina gerora egoera aldatu zen.

Transkripzioa

- Ta gero Frantzixera. Ta gero Bilbora joan giñen ta gero Bilbotik, Segundo Olaetak esan eban, bueno Elai-Alai formetako grupoa. Ta hantxe grupoa formeu, gernikerrak egon giñen han Bilbon ebakeeta ta esan oskuen: bueno, “los gerniqueses que están en Bilbao que vengan a la oficina de Sota”. Ta joan giñen ta gero izen zan ba, formetako grupoa ta Frantzixera joateko. Ta bueno, nik aitxagaz ta amagaz-ta hantxe Bilbon, baiña txarto egon giñen, txarto, jatekorik bez, ezebez. Etxien, etxien errefujixeta. Eta zera, Franco-ko jentie, eskapau ein zen. Ta harek etxiek hutsik geldittu zien ta “los refugiaos” sartu giñen danak holako etxietan dauzenak abandonata. Baiña igual etxe baten igual lau famili. Ta guk igual zerien, lurrien lo ta holan ibil giñen. Ba “mal”, txarto. Ta gero Olaetaneko grupoa formeu zanien, joan giñen Frantzixera. Ta hantxe ba ederto egon giñen. Hiru urte ein naben nik Frantzixen, Parisen, Parisen, ta formeu zan grupoa ta han be, eitten gendun, osea teatroak eta hemengo euskaldunen geuzek. Ze joan giñenien hara, esaten oskuen, komunistek gariela. Ta dana Frantzixek desprezixeu guri, bakizu ba, hemengo moduen emigrante-ta. Ta gu be emigrantiek izen giñen ta desprezixeu hantxe Frantzixen. Ta gero Segundo Olaetak guri, egunien-egunien-egunien-egunien mezatara joan giñen, joaten giñen, harek esanda: “mezatara joan biher dogu /bigu/”. Ta gero frantsesak ezetu zelako jentie garien diferentiek; ze han egon zien “refugiaos”, komunistek-eta asturianuek-eta, osea maldeziñoak-eta esaten eben harek-eta. Harek diferentiek izen zien, baiña gu beste beste geuze bat.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia