Donostia (Gipuzkoa)

Aitaren lanbidea; zinema aretoa etxean

Aitaren lanbidea; zinema aretoa etxean <p>Amak aitari laguntzen zion tailerrean; irratiak konpontzen zituen. Parrokiako zinema aretoak hornitzen zituen. Segura irratiko lehen emisorea egin zuen. Herri Irratia. Etxean ikusten zituzten binilozko filmak. Mojen zentsura. Ikastola. Orduko pelikulak.</p>
Tamaina:

Amak aitari laguntzen zion tailerrean; irratiak konpontzen zituen. Parrokiako zinema aretoak hornitzen zituen. Segura irratiko lehen emisorea egin zuen. Herri Irratia. Etxean ikusten zituzten binilozko filmak. Mojen zentsura. Ikastola. Orduko pelikulak.


Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
Data: 2010(e)ko uztailaren 20a
Iraupena: 0:04:54
Erref: DON-126/005
Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Aparatuak, objektuak , Aisia » Kultura » Zinema , Lanbideak » Negozioak, dendak , Aisia » Kultura » Irratia

Transkripzioa

Nere, nere aita... Nere amak etxeko lanak, eta aitari laguntzen zion. Taillerra zeukan; e... konpontzen zitun irratiak eta, e, bueno, garai hartan zeuden tresna gutxik. Ez zeuden asko, ez? Ez da oain bezela. Baiño telebisiyoak hasi zianean... Zinea ere hasi zun berak hemen, Gipuzkoa maillan zine, zine parrokialak hornitzen. Pues e... kama... proiektoreak eta saltzen zitun, jartzen zieten martxan parrokia ezberdinetako... zine parrokialak; ordun zine parrokiala zan herri guztietan sortu zana. E, gero baita ere irratia egin zien /egintzien/ Segura irratikoei. Segura irratiko lehendabiziko emisio, emisorea nere aitaren taillerrean egin zun; Donostian zeukan taillerra, Prim kalean. Prim kalean ez, e, San Martin kalean. Eta berak egin zun, baiñan zuloz zulo! “O sea” tresna guztiak sartzeko ta dana eskuz, zeatikan garai hartan ez zian, ez zan /etzan/ etortzen prefabrikatutako... aparatuak, ez? Irratiak pai, baiño gero hoi dana asko aldatu da, ta asko hobetu da, ez? E, baiña garai hartan bai, ba berrikuntza ikaragarria izan zan /izantzan/ Loiyolan... Bueno, Seguran irrati bat jartzea. Hori izan zan /izantzan/ hasieran irrati parrokiala, eta hortik abiatuta gero ba Segurako irratiaren ondoren “pues” e Azpeitiko beste irratia, ta Herri Irratia ta… bueno, baiña bai, bea teknikari ona omen zan /omentzan/ eta bueno, bai zekan berexitasun bat e… guk txikitan asko disfrutatu deuna, eta izan da: nola beak antolatzen zitun, e, parrokietako zinea emateko aparatuak eta, baita´re lortu zun edukitzea representazioa-edo pelikulak… e, distribuzioa egiteko. Uzteko, ez? Alkilerra. Eta ordun gure etxera iristen zian pelikula guztiak, e... Jaso ondoren, emanaldi bat in ondoren jasotzen zitunian, ikusi in behar zitulako ea modu onean itzuli zuten pelikula. Puskatu gabe eta... oso errez puskatzen zian e biniloko pelikulak garai hartan. Eta ordun, e, guk etxean aparatua genun, e... proiektore bat, hamasei milimetroko proiektorea, eta ordun, e, auzoko gure lagun guztiak etortzen zian /etortzentzian/ etxera eta lurren exerita danok ikusten genun pelikula. Orduan... Edozein motatako pelikulak ikusten genitun, ez zitun... nere aitak eta amak inoiz ez dute zentsuratu ezer... “o sea”, muxuk ez muxuk... zeatikan monjen-ta konbentuetan eskua jartzen zuten muxuak zetozenian. Aurretik ikusten zuten pelikula, eta geo emanaldiya iten zutenian eskolako... bueno ba neskantzat edo auzokoentzat beti eskua jartzen zuten pan... e, proiektorean, ez ikusteko, ez? Bueno, ba gure etxian ez zan zentsurarikan. Gurasuak esaten zuten onena zala denetik ikustea, eta gero aukeratzea, eta eta ikuspuntu bat izatea. Baiño etortzen zian gure lagun guztiak, auzokoak, eskolakoak, ikastolakoak... gu ikastola juten giñen, Elbira Zipitriaren ikastolara. Eta exeri eta guretzako zan hori... “Cine”... Ez, “cine de barrio” ez, guk genun etxeko zinea. Eta kasu batzutan, bazeuden bi o hiru pelikula eukitzen zitunak aitak han, kopiak izango zian edo, eta: bat zan "Marcopolo", bestea… hola, bazeuden bi o hiru, hola, buruz genizkigun. Danak. Hainbeste aldiz ikusi genitun… testu guztiak eta danak errepikatzen genitun, personaje guztiaren, trama dana genun… bakoitzak ze esango zun: “La princesa Cucachinda, no sé que…”. Ta hola. Geo, oain, oraindik batzutan ikusten det garai hartan, umea zan mutil bat; apaiza izana da o izan da o da, ez dakit oain segitzen dun… Pentsa, zenbat urte pasa dian, eta beti esaten dit /esateit/: “Ai, cómo me acuerdo del… de los cines de tu casa!”. Bai, ba zan e… ba oso berexia. Ez zeon telebistarik, “o sea que” pentsa. Eta bueno, ba nere aitan profesio horrekin berak asko disfrutatzen zun, eta nik uste det /ustet/ jendeari ere asko disfrutarazi diola. Bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)



Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia