Gernika-Lumo (Bizkaia)

Zartzuelak eta Lizeoko zine mutua

Zartzuelak eta Lizeoko zine mutua <p>Presenek beste gazte askorekin batera hainbat antzerkitan parte hatu zuen. <em>El Caser&iacute;o</em> zartzuelarekin bost funtzio egin zituzten Lizeo antzokian. Beste hainbat zartzuela ere egin zituzten. Lizeoko zinema. Hasieran zuri-beltzezko zine mutua egoten zen eta gizon bat biolina joten egoten zen. Domeketan erreal bateko (lau zentimo eta erdi) paga hartzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-067-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Presenek beste gazte askorekin batera hainbat antzerkitan parte hatu zuen. El Caserío zartzuelarekin bost funtzio egin zituzten Lizeo antzokian. Beste hainbat zartzuela ere egin zituzten. Lizeoko zinema. Hasieran zuri-beltzezko zine mutua egoten zen eta gizon bat biolina joten egoten zen. Domeketan erreal bateko (lau zentimo eta erdi) paga hartzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- A, bai, zerien bai. Guk be, ein gendun teatroak asko. “El ésto: la zarzuela, El caserío”. Guk, eindde dekogu…
- Segundo Olaetagaz?
- Ez. Bertako mutil… Osea, Gernikako gaztiek. Ta zelako exitoa euki eban! Bost funtziño emon gendun Lizeoan ta izen zan dirue ospittelerako. Ta ein gendun “El caserío”. Ta ederto. Ta gero beste zarzuela batzuk be bai: “la esto, ¿cómo era aquello? No sé que de rosa. ¿Cómo es? Una zarzuela. Ya no sé cuántos, ahora no me acuerdo”. Hiru-lau zarzuela ein gendun aparte. Ta “no sé qué de la paloma también y la zarzuela, también otra. Varios hicimos”. Baiña Gernikeko grupo bat. Bai. Osea.
- Ta nok erakusten otsuen?
- Ba bertako mutillek, bertako mutillek “Las zarzuelas y eso”. Ta gero kantetan ba elejidu gendun jentie boza politte dekona ta ederto dana. Ene, zelako exitoa, zelako exitoa! Asko! Ta gero ziñie be eon zan Lizeoan. Lelengo, “cine mudo. Yo, he visto cine mudo”. Ta gero “luego vino el hablao. Eso pero primero cine mudo”. Ta egon zan “uno que le llamaban aquí, uno que tocaba violín”. Ta joaten zan Lizeora haxe joten; ze, musikerik be ez zan egon. “Mudo era el cine y aquel tocaba el violín mientras estaban dando la película. Charlot-ta en blanco y negro. Blanco y negro”, bai Charlot. Harek famosuek izen zien Charlot “y El Gordo y El Flaco” ta beste batzuk, nortzuk izen zien? Chikilín edo mutiltxu bat biseriegaz-ta. Ta famosuek izen zien harek. Ta gero horixe gizona joaten zan bioliñe zertzen, ikusten pelikulie, jo bioliñe ta ene! Ze pozik gu! Enei, harek pelikulak ikusten! “Menudo éxito, blanco y negro”, dana. Ba, ez zan egon etxien telebisiñorik be ezebez. Ba haraxe ikusten. Ta zelako exitoa! Hombre, Charlot! Hori famosoa izen zan, Chaplín. Charlot Chaplín. Ai Ama!
- Eta ziñera joateko dirue?
- Emoten eskuen, pagie. Pagie, domekatan pagie. Izeten zan erriel “un real. Osea, “4 céntimos y medio era la entrada”. Orduen ba, euki gendun domekatan pagie aitxegaz. Ta esaten gendun: aitxe, “la paga”. Ta emoten oskun ta gero ziñera joan. Horixe dirue euki gendunien, ostantzien bapez, Pasielekuen olgetan. Ta haraxe ziñera ta horrexek. Horixe izen zan gure bizimodue ta pozik.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia