Argentinako Huracán-en gernikar bat
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-059-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:02:23
- Erref: GER-059/011
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Pertsonaia ezagunak , Ekonomia eta industria » Kanpora lanera , Aisia » Kirola » Futbola
Transkripzioa
- Hamen, ordun sasoien egon giñen… Hamengo bat, Fermin Uriona… Uriona, zuk ez zendun ezetuko. Han, Katan anaixek, Uriona. “Son familias que han desaparecido ya. Eso. Este Fermin”, fenomenoa zan. Hori bizi zen frontoi zaharrien aurrien. Hori, horrek euki ebazen aman, ama Aulestikoa zan, aitte hamengoa, tratantie. Ta euki ebazen tio batzuk, amanak Ameriketan, Argentinan. Ta harek solteruek. Ta harek tiuek esan otsien ba, botetako hemendik mutil bet, euren kargu te geuze guztixek, geuze guztixen kargu eitteko. Ya berantzat izengo izengo dala-ta hau te bestie. Ta hau Fermin deportistie zan itzela, pelotaka, fubolien, danien. Atara kontue, hau da ya, zenbat urte joango zan hori ba? Hamazortzi-hogei urteaz-edo, ya joan zen hara Argentinera ta esan otsien /esantsien/ osabari: “¿todo esto para mí, por estar aquí? Pa vosotros. Yo no quiero estar aquí”. Fíjate si era deportista”, ordun Argentinen ekipue Huracán zan Argentineko ekipo bat, ointxe izeten lez “como un Real Madrid, no sé yo eso. Y, le quitó el pulso al interior izquierda Fermin. Fíjate si era deportista para quitar el pulso a aquel”. Baia golfantie. Hartu eban dirue eta “nos hizo así a los argentinos ¿Entiendes”. Ba, ointxe hil de, ointxe dala urtebete edo bi hil de Argentinen. Bai, hantxe bizi izen da, han euki deu restaurante bat, hango neskato bataz ezkondu zen ta egon zien ointxe dala urte bi andra-gizonak eon zien hamen. Lumon jan gendun ganera bezkarixe ta ba, zelan dauen-ta ez dabillela ondo. Ta efetibamente. Handik eta urtebetera edo arintxuau, hor joan zan Fermin. “Ahora, yo el mejor deportista que he visto en Gernika”. Puf! askogaittik.
- Egon die ba, gero be Rafa Iriondo ta holakoak?
- Bueno, Rafa Iriondo-ta baiño hori, zaharraua zan. “Rafa Iriondo tendrá” larogeta hamahiru urte eukiko dittuz. “¿Entiendes?” Baiña ez, ha “era un tío de, de…” Naturelizie ekarri eban. Pelotarixe be, ona. Bueno, juergistie be, ona. Dana ona.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!