Zarautz (Gipuzkoa)

Erregea Zarautzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-128-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erregearen gaineko kontuak kontatzen ditu. Hura Zarautzera etortzen zenean zer egin behar izaten zuten, zertan ibiltzen zen Erregearen familia Zarautzen, non egoten ziren...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Juan Karlos eo “Conde de Barcelonan” anaiakin’e ibilia naiz ni. Hua zan Alfonso trezen lenbiziko, zea, seme zaharrena, mutua zan: mutil earra zan, altua, ta earra mutilla. Ta zea zatorrela, erregian semia, ta txapela’re (txapelakin ibiltzen gendun ohitura), ta txapela’re kenduta hua zatorrenian ta, nola ibiltzen giñan. Hor “Conde Barcelonak” honek nee edadia izango du oker haundirik gabe, baleike urte bat gehio eo gaztexeo izan. Bere alabak’e, bai, Alfonso trezen alabak’e etortzen zian: oso emakume bikaiñak zian, haiek tenisian jokatzen zuten, hoixe. Jose Antonio Primo de Riverakin’e bai ibiltzen giñan, hori estudiantia eo, gu baiño zartxio zan, ta asko gustatzen zitzaion hemen euskaldunekin ibiltzia hemen. Ta hola golian ibiltzen giñan. Bere anaia bizitzen zan oain “Casa Azul” nola dao? Beno, “Casa Azulen” aurrian zein da kozinero...
- Argiñano?
- Hoi da, Argiñano. Ta hor bizitzen zan, zean, este, Jose Antonion anaya ta bere emaztia. Guk torretxe atzian patata iten genun. Patata zailla gendukan hor Mendilautan. Ta hala, bakar-bakarrikan nintzan beyekin junda zakarra biltzen patata ateata, ta etorri zitzaizkiten, ta iaber utziko al niyoen, zeakin, akuluakin ibiltzen, ta bayetz, pozik. Ta hayek aurrian jarri, ta ni atzian nagiakin, hahor. Arrazoin batzuk ateako zituen, ez zaten aillatu baiña. Holaxe, guretzat jende ona izan zan hua: beti, esaten dizut, pezta bat eo bi ematen zizkiguen, ta guk harren poza izaten gendun.

Egilea(k): Arantxa Mitxelena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia