San Bartolome jaietako soka-dantza
Hizlaria(k):
Solupe Zulaika, Ixidor
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-140-052 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Elorra dantza-taldea egon zen garaian beraiek izan zuten San Bartolomeetako soka-dantzaren ardura. Aurretik Ongarrikoek egiten zuten. Fandangoa eta arin-arina zekizkiten neskak hartzen zituzten gero sokarako; plazan egoten ziren kaleko jantzita. Musika Bandak udaletxeko arkupeetan jotzen zuen igande eta jai-egunetan eta azkenengo hiru piezak fandangoa, arin-arina eta biribilketa izaten ziren. Horregatik neskek jakiten zuten fandangoa eta arin-arina dantza egiten. Elorra dantza-taldeak egiten zuen sasoian neskak pospolin jantzita joaten ziren soka-dantzara. Elorra Elgoibarko lehen dantza-talde mistoa izan zen.
- Proiektua: Euskararen historia soziala Elgoibarren
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2023(e)ko uztailaren 05a
- Iraupena: 0:03:23
- Erref: EGB-140/052
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak , Aisia » Kultura » Dantza
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!