Donostia (Gipuzkoa)

Parrokiako eskola; batzokia; pospolinak

Parrokiako eskola; batzokia; pospolinak <p>Umetako kontuak. Parrokiako eskolara joaten zen. Mari Paz ahizpa zen maistra, eta gerra aurretik mitinak ematen zituen; jeltzalea zen. Bera pospolina izan zen. Matia kalean zegoen batzokia. Loren Arrillagak erakusten zien dantzan. Mutilek antzerkia ere egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako kontuak. Parrokiako eskolara joaten zen. Mari Paz ahizpa zen maistra, eta gerra aurretik mitinak ematen zituen; jeltzalea zen. Bera pospolina izan zen. Matia kalean zegoen batzokia. Loren Arrillagak erakusten zien dantzan. Mutilek antzerkia ere egiten zuten.

Transkripzioa

-Aita ta amakin bizi giñan ta ondo, ikastola juten giñan… Juten giñan escuela parroquial, eta hantxe bertan genun, nere ahizpa gaiñea zan, andereñua zan nere ahizpa, zaharrena.
-Bai, eh? Nola zun izena zure ahizpak?
-Bai. Mari Paz o Pacita, ez dakit nola… […] Gaiñea, oso zea da eh, hura zan mitinera, la mitinera, etxeko bai, juten zan bai, mitiñak ematea, bai.
-Ah bai? Eta, ze mitin klase edo zeri buruz?
-Ba gerra aurretik, asike, bai gerra aurretik ba alderdi batekuak, o… bueno, abertzalia zan, asike…
-Orduan nazionalista zan?
-Bai, bai. Oso gaiñea eh, gehiyegi! Esaten niyon nik, bai danen aurrian zerbait esan bihar zun ta, bai bai.
-Eta ze zan, emakume batzakoa, edo? Emakumetakoa zan?
-Bai. Bai, bazan.
-Bai? Hor, batzokiko ta… Eta Poxpoliñetan eta?
-Gu ibilli giñan Poxpoliñetan.
-Eta nun? Nora juten ziñeten?
-Antiguon bertan, Calle Matían. Matia zortzi uste det zala, ez dakit ze, zortzi bai. Han, lehenbiziko bizitzan zan batzokiya eta, han.
-Eta, nork erakusten zizuen dantzan ta?
-Loren Arrillaga, uaintxe urtebete hil dala. Antiguon bizi zan hori ere, Loren.
-Eta, neska-mutillak ibiltzen ziñeten dantzan, ala neskak bakarrik?
-Neskak, neskak. Bai, mutillak zuten bere, Los Luises edo, eliza azpin zeukaten bere tokiya. Guk ez gendun txokorik, gu txikiyak giñan baiño, ikasteko ta hola ba, batzokira juten giñan.
-Eta dantza iten zenuten, ta kantatu ta’re bai, ala?
-Kantatu ez naiz goatzen, baiño dantza bai. Poxpoliñak eta gero, jaia zanian ba plazan dantzan baiño holako dantzak eh, zinta dantza ta, sagar dantza ta, gauza hoiek.
-Eta antzerkiya-ta iten zan, han batzokiyan?
-Bihan bai, mutillak bai iten zuten, neskak ez, mutillak.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia