Karmele Sistiaga Artola
Donostia (Gipuzkoa) (1927-2018)
Biografia
Ondarretan jaio zen, Satrustegi jauregiaren lurretako etxe batean; izan ere, aita bertako lorazaina zen. Pasai Donibanekoa zen; ama, berriz, Astigarragakoa, baina Donostian bizi izandakoa. Hamar senidetan zortzigarrena zen Karmele. Antiguako parrokiako eskolan ikasi zuen, Pazita ahizpa andereño zuela. Gerra hasi zen urtean dena aldatu zen: anai-arreba zaharrenak Bilborantz ihesi eta gudari joan ziren, aita bihotzekoak jota hil zen... Ama alarguna geratu zen Donostian, bost seme-alaba txikienekin. Sistiaga janari denda jarri zuten orduan, Easo kalean. Hantxe egin zuen lana Karmelek, eta gero Antiguan jarri zuten enbasatu biltegian ere bai. Merkataritza ere ikasi zuen. Parte Zaharrera ezkondu zen. Oso etxekoia da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-122 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
DON-123 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute