Donostia (Gipuzkoa)

Anaiaren heriotza, gerran

Anaiaren heriotza, gerran <p>Gerra. Anaiaren heriotzari buruzkoak. Gorpua Gernikara eraman zuten. Beste bi anaiak Langileen Batailoietan eduki zituzten. Ama bost txikienekin geratu zen Donostian. Hamar senide ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-122-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra. Anaiaren heriotzari buruzkoak. Gorpua Gernikara eraman zuten. Beste bi anaiak Langileen Batailoietan eduki zituzten. Ama bost txikienekin geratu zen Donostian. Hamar senide ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Jasotzeko? Bai. Bai zergatikan nola nere ahizpa zaharrena han zeon, eta zeon bere mutil, bere senargaiakin zeon, eta haiek eta beste lehengusu bat, Plazaola, hura zan Comandante del Gobierno Vasco, eta harrekin ekarri zuten gorputza Gernikara. Gero Gernikan izan genitun istillu batzuk, zergatikan nahi genun honea ekarri, eta ez ziguten uzten orduan esan ziguten seguru-seguru jasoko genula baiño abixatuko zutela. Urtero juten zian, eta urte batian ba mutilla zaharrena jun zan, eta atera zituzten, eta zeudela lurrian, eta orduan jun giñan, lurrian jarri gendun gurutze bat, eta bakizu, Gernikan bai izan genitun, oain danak batian daude.
-Eta bazenekiten nun zeon lurperatuta? Otxandion?
-Bai, bai. Otxandion jaso, eta Gernika ekarri zuten, bai.
-Orduan hil zan burrukatzen zebillela?
-Bai, bai, hogeita bat urtekin, bai. En el frente, en el frente de Otxandiano.
-Eta beste, beste anaiyak han ibili zian?
-Bai han ibili zian baiño haiyek gero bueltan, campo de concentración, bat Badajozera ta bestia Madrida.
-Eta nun harrapatu zituzten, hor Santander inguru hortan? Preso nun erori zian ez dakizu?
-Ba ez dizut esango, ez. Baiño hor inguru hortan, bai.
-Eta gero, denbora asko in zuten, hor?
-Bueno, bai, zaharrena lehentxio atera zan, baiño ez dakit zenbat denbora, urtia bai eh, urtiak.
-Eta zuek geratu ziñeten, ama eta…
-Bost, txikinak, bost txikinak.
-Orduan, hamar senide ziñeten?
-Hamar, bai.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia