San Bartolome jaietako soka-dantzaElorra dantza-taldea egon zen garaian beraiek izan zuten San Bartolomeetako soka-dantzaren ardura. Aurretik Ongarrikoek egiten zuten. Fandangoa eta arin-arina zekizkiten neskak hartzen zituzten gero sokarako; plazan egoten ziren kaleko jantzita. Musika Bandak udaletxeko arkupeetan jotzen zuen igande eta jai-egunetan eta azkenengo hiru piezak fandangoa, arin-arina eta biribilketa izaten ziren. Horregatik neskek jakiten zuten fandangoa eta arin-arina dantza egiten. Elorra dantza-taldeak egiten zuen sasoian neskak pospolin jantzita joaten ziren soka-dantzara. Elorra Elgoibarko lehen dantza-talde mistoa izan zen.