Ixidor Solupe Zulaika
Elgoibar (Gipuzkoa) (1948)
Biografia
Ondarroan jaio zen 1948an. Ama zuen bertakoa eta aita, berriz, elgoibartarra. Ondarroan bizi izan zen lehen urteetan aitona-amonekin. Bost urte zituela Elgoibarrera eraman zuten gurasoek, haiek aurretik ere Elgoibarren bizi ziren eta. Elgoibar oso erdaldunduta zegoen eta hizkuntzarekin arazoak izan zituen, gaztelaniaz ez zekielako. Pilar ikastetxean ikasi zuen lehenbizi eta, ondoren, Eibarren, Armeria eskolan. Garai horretan solfeoa ikasten hasi zen eta soinu handia ere ikasi zuen Peli Arantzabal `Angiozarko itsua´rekin. Mutikotan hasi zen dantzan ikasten, Ongarri Kultur Elkartearen dantza-taldean. 1964an, 15 urte besterik ez zituela, Elorra dantza taldea sortu zuen. 1966an, berriz, Elgoibarko Izarraren umeen dantza-eskolan irakasle lanean hasi zen. Dantzaz gain, gitarra, akordeoia eta txalaparta ere irakasten zituen. Gitarrarekin abesten ere aritu zen zenbait jaialditan. 1968an Danobat lantegian hasi zen lanean. 1973an dantza-kontuak utzi behar izan zituen, Gasteizera joan zelako lanera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-140 | 2023 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane AgirrebeƱa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute