Elgoibar (Gipuzkoa)

Domeka arratsaldeak bakarrik izaten zituzten jai

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-027-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserrian bost-sei behi izaten zituzten. Aita eta anaia kalera joaten ziren lanera eta gazteagoek baserrian lan egiten zuten. Baserriko bizimodua. Domeka arratsaldea bakarrik izaten zuten jai eta inguruko erromerietara joaten ziren. Lehen ez zegoen gaur egungo anbiziorik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gaztetan ze, ze itten zenduten, ze klaro, baserri puntan bizi izanda, soroko lanak…
- Bai…
- Lan mordua eukiko zenduten…
- Bai…
- Zelako basarrixa zan, kontauiazu.
- Pues e, zian ba ganaua, bost edo sei behi edo holan eoten zian. Aitta ta anaia kalera juten zian lanera eta gu, ba, lehenengo anaia etxian ta, ba ama, ama ta anai-arreba gaztetxuak eta etxian, pues, hola lana eitten gendun. Eta soruan, edo ortuan, edo ganauekin edo eitteko zauana eitten ibiltzen giñan.
- Astia lan ta lan…
- Lan ta lan, lan ta lan pasatzen genduan, ezta pentsau ere beste iñora juterik eta ezta pentsau ere, ezta zapatuan ere sekula, domeka arratsaldia bakarrik. Domeka goizian mezetara, hango mezetako zeregiñak ein, etxera etorri ta, ba, etxian amari zerbait zaukana lagundu ta gero arratsaldia libre. Pues arratsaldian juten giñan Elgoibarrera, kalera, handikan etortzen giñan edo uda-negu partian musikara edo pasio bat ematera o lokesea, erromerixa batera o, ibiltzen giñan geure lagunak juntau eta [geuk] disfrutatzen genduan.
- Bai, ta orduko jaixak San Isidro…
- Baitta, San Isidro dala edo, ba, San Juan dala edo Santixao dala… inguruko fiestetara juten giñan eta oso edarki pasatzen genduan.
- Gaur moduko…
- Gaurko... anbiziorik, gaurko anbiziorik ez zan, e! Gaur dauan anbizio hau, e, bueno, esaten dabenez, guk ez dogu ikusten baiña, hau gabeko ibillera hau eta... ke ba! Illuntabarrian etxera ta pozik gaiñera, edarki pasau genduala-ta arratsaldia!

Egilea(k): Ane Odria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia