Zumaia (Gipuzkoa)

Dantza lotua aspalditik onartuta Zumaian

Dantza lotua aspalditik onartuta Zumaian <p>Bere amak 14 urte zituenerako mutilekin lotuan dantza egiten omen zuen. <em>Hijas de Mar&iacute;a</em> kongregaziotik botako zituzten mehatxuak-eta izaten zituzten, baina kontu horiek laster galdu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-005-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere amak 14 urte zituenerako mutilekin lotuan dantza egiten omen zuen. Hijas de María kongregaziotik botako zituzten mehatxuak-eta izaten zituzten, baina kontu horiek laster galdu ziren.

Transkripzioa

- Adibidez, hemen gure amak eta beti dantzan ein zien mutillakin. Gure amak kontatzen zin hamalau urtekin hasi zala hura mutillakin dantzan iten.
- Agarrauak.
- E?
- Agarrauak.
- Agarraua, bai, bai. Mutillak bai, bai, helduta, helduta dantza egiten, hamalau urtekin. Eta geo, harrezkeo’e, gu mutil koskorrak giñala, ba, mundu guztiak dantza iten zian. Hijas de Mariatikan bialdu ingo zituela ta esaten zien, ta batzui inportik ez, eta. Bueno, batzuek zaintzen zien, nola bialdu iten zituzten kongregaziotikan neskai ta mutillakin dantza egin ezkeo, ezta? Baiña laster jun hunan hori pikuta, ta dantza normal iten hunan. Bai, bai. Dantza askotan, eta zinia eta playa, playa’re bai.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia