Arrasate (Gipuzkoa)

Familia giroa: jatorria

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-188-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aitajauna, Amaitermingoa zen. Kubako gerrara joan eta gazterik hil zen bertan. Amandrea, alargun eta seme txikiarekin Koruetara joan zen serora bezala. Gerora maisuaren etxera joan ziren bizi izatera. Amandreak denda-taberna txiki bat ireki zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Aittajauna zeatik ez zan faten eleixara?
-Bueno, beitu: gure aitte geldittu zan aitta barik oso gazteik, zazpi urtekin-edo. Eta orduen bere...
-Nungue zan bera?
-Aittaitte zan Amaitermingua. Amaitermin dao Otxandixo eta Urkiola bittartien. Eta Eleixaz zien otxandixarrak, ze bautizauta auen Otxandixon, eta juzgauz edo aiuntamentuz zien Abadiñokuek. Ze Abadiñon terrenuek die Urkiolaraiño. Eta bere aitte zan "peón caminero", eta eukien etxe bat, kamiño bazterreko etxe bat, eta seguramente hori pribilegio hori eukiko euen bere aittek egon zalako Kubako gerran. Baiña han gerran egon zien danak gazteik hil zien, eta nire aittite be gazteik hil zan. Eta orduen amama geldittu zan zazpi urteko mutikuaz alargun, eta fabrikara fateko aukerarik ez auen eukiko, eta krieda fateko semiagandik separau ein biher zan, eta etorri zan Koruetara "amakasa", Don Valentin Madinabeitia baten, uste dot zala, etxera. Orduen abadie, ba... prediketan zittuen gauza asko relijiñuei buruz, baiñe etxian ipintten zan babalapikue, eta babalapikuei sartzen jakon urdaixe eta txorixua. Txorixo osue jaten auen abariek, eta urdaixe erdibana jaten auen amakasiek eta mutikuak. Eta, klaro, dotriñie ondo auen, baiña ha mutikuei ez jakon gustetan asko. Abariek eraten auen ardaue; amakasiek be neurtute ardau apurxo bat, baiña mutikuei ez jakon emun bihar, eta mutikuek be gureko auen ardaua, baiña begiratu eitten utsen bakarrik ardauai. Eta holan mutikue konturatzen zan abadiek eleixan prediketan auela gauza bat, baiñe etxien harek ez ziela ipintten praktikan. Eta gero berak hamalau urte eukienien edo holan, hartu auen maistroetxie alkilerrian, eta amama, nire aitte eta bere ama, pasau zien maistroetxera bizitten. Abariek emuten zittuen eskolak maistruen ordez. Eta, hau esan biherra dau, ha maistrue bialdu ein auela abariai traba eitten utselako, ze bi jauntxo lartxo zien auzo baten, eta orduen abariek erabaki auen berak klasiek emun, eskolak emun eta haren etxian errentia be berak hartu. Eta orduen nire aittan amak auzoko esniek batzen zittuen, hiru astokin etorten zan Mondraueraiño, Mondrauen saltzen zittuen esniek. Gero, han euken dendatxo bat, eta Mondrauetik, almazenen batetik eruengo zittuen atxikoria, bolauek... Bolauek badakitzu zer dien? Azukarraz eitten zien holako boillotxon batzuk moduen, eta urei botaten jakon ha, eta segittuan urtuten zan; eta ha txokolatiakin, txokolatiai bultzaketako, ur azukardune. Gero gailletak be bai: gailletak bi klase egoten zien, orduan ez euen hainbeste aukera: barkillozkuak eta mariak. Eta "pastelak" esaten gutsen, ez gailletak, pastelak esaten gutsen guk. Eta lejia, jaboie... holako denda bat. Holako denda bat, eta tabernatxo bat moduen be bai, ardaue eukitten auen, eta orduan auzoko agurak hara faten zien jokuen eitteko edo merixendateko edo; batez be neguen. Eta domeketan zabalketan auen bere dendioi, mezetara etozenak, ba lapikokara salda be eukiko auen, eta andrak han eitten auen tertulixie eta agurak be bai, eta bueno. Ondo. Eta bizimodue atara auen holan nire amamak, e!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia