Errezil (Gipuzkoa)

Oheak eta koltxoiak

Oheak eta koltxoiak Oheak eta koltxoiak nolakoak ziren eta zerez eginda zeuden azaltzen du. Egunero harrotzen zuten koltxoia. Mantarik ez zen izaten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERZ-014-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Oheak eta koltxoiak nolakoak ziren eta zerez eginda zeuden azaltzen du. Egunero harrotzen zuten koltxoia. Mantarik ez zen izaten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ohian, ohi haundi batzuk izaten zian, ba hoinbeste altu bai. Lastairia, zakua bezela, estilo honta, hemen josi, ta hola kuadrua, ohia aiñekua, ta geo erdin hola zirrittu bat. Eta haren barrun, zorrua, artazorrua. Artazorru bi egun apartatu, ta hua sartu. Eta gaiñien koltxoiia.
- Eta koltxoiak zekin?
- Koltxoia illeekin.
- Ardi-illekin?
- Bai, ardi-illiekin koltxoia. Eta egunero ohia aldatu, ta zea, eskuk sartuta harrotzen gendun zea hua, zorro hua.
- Egunero harrotu behar izaten zan?
- Bai, esku sartu, errexa zan, oain zeatzia bezelaxe. Eta guk bere hartan guztiya, amona zanak “bai, ez dezue asko harrotu. Koltxoie bat’e ez dezue bueltatu” ta hola esaten zigun.
- Egunero lanea?
- Bai, egunero.
- Ta gaiñien’e koltxoie zan, mehexogua, ta bestiek bezelaxe zorruan sartu ta tapakin hua mantaik ta ez: hua, illiakin indako zea bat.
- Mantaik eta ez zan izaten?
- Bi lagun lo itteko oso txarra. Batekin ez beste bezela, beti bizkarra airin ta hola. Bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia